2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaBizkaiko Foru Aldundiko langile batzordeak neurriak eskatu ditu liburutegiko egoera konpontzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko langile batzordeak neurriak eskatu ditu liburutegiko egoera konpontzeko


Bizkaiko Foru Aldundiko langile batzordeak Foru Liburutegiko langile askok aurkeztu duten salaketa-idazkiaren berri eman du, bertan jakitera eman dute Liburutegiko erabiltzaileek espazioa galdu dute Foru Liburutegiko zerbitzu publikoaren bosgarren solairuko zati handi bat Modernizazio, Gobernamendu On eta Gardentasunerako Kabineteak okupatu baitu. Egoera honen aurrean neurriak hartzea eskatu du Langile batzordeak.

Bizkaiko Foru Aldundiko langile batzordearen oharra:

Bizkaiko Foru Aldundiko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen ordezkaritza-organo bateratua den Langileen Batzorde honek, martxoaren 16an egindako batzarrean, Foru-liburutegiko hainbat langilek Langileen Batzorde honetan aurkeztutako salaketa idazkiaren harira, hurrengoa salatu du:

Ia urte bat pasatu da hauteskundeak izan zirenetik, eta EAJ eta PSOEren arteko itun politikoak oinarri finkorik gabe dauzka oraindik ere zerbitzu publiko foralak. Enplegatu publikoek egunero-egunero ematen diete beren asperduraren eta nekearen berri Langile Batzordeko ordezkariei; aspertuta eta nekatuta daude agintari berriak direla eta, haien jarduteko moduak eta zerbitzu publiko foralak kudeatzeko era direla eta.

Batetik, sailetako egituretako aldaketen kudeaketan izandako opakotasuna dago. Izan ere, aldaketa horiek langileei ezer galdetu gabe egiten ari dira, zerbitzu publikoaren egunerokoa ondoen ezagutzen dutenak izan arren.

Eta enplegatu publiko foralen neke eta asperduraren barruan, Foru Liburutegiko langile askok salaketa-idazki bat aurkeztu dute, non jakitera eman baituten Foru Liburutegiko zerbitzu publikoaren bosgarren solairuko zati handi bat Modernizazio, Gobernamendu On eta Gardentasunerako Kabineteak okupatu duela. Okupazio horren ondorioz, Liburutegiko erabiltzaileek espazioa galdu dute: irakurtzeko leku gutxiago, tailerrak eta kultur jarduerak egiteko leku gutxiago.

Ildo horretan, salatu dute ezin dela behar bezala planifikatutako kalitateko zerbitzu publiko ordenatu bat egon erabakiak zerbitzuarekin zerikusirik ez duten beharrizanen edo interesen arabera hartzen badira. Eta are gutxiago ekintza burutuak badira eta langileak eta haien ordezkariak –sindikatuak– aintzat hartu gabe gauzatu badira.

Beraz, Liburutegiak galdutako espazioa ahalik eta eperik laburrenean berreskuratzeko eta antolaketaren arloko aldaketak planifikatuta eta adostuta egiteko eskatzen dute.

Langileen Batzordeak bat egiten du salaketa horrekin eta bere egiten du. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Langileen Batzordeak hau eskatzen dio Aldundiari:

1- Liburutegian galdutako espazioa ahalik eta eperik laburrenean berreskuratzeko, bizkaitarrei espazio publiko hori erabiltzeko aukera bermatzeko.

2- Antolaketaren arloko aldaketa guztiak plangintza baten arabera eta aldaketen eraginpeko langileekin adostuta egiteko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...