2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaBizkaiko Foru Aldundiko garbiketako langileek lortutako akordioa berretsi dute

Bizkaiko Foru Aldundiko garbiketako langileek lortutako akordioa berretsi dute

Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten duten Garbialdiko langileek baiezko biribila eman diote LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek lortutako akordioari.

Ostiralean bilduko dira enpresarekin hitzarmena sinatzeko, ondorioz, 2010. urtetik langileek jasandako soldata izozketari eta horren harira piztutako gatazkari amaiera ipiniko zaio.

Akordioak Udalhitzeko 6. mailarekiko ekiparazioa onartzen du du 2018-2021 urte bitarteetan. Enpresak urtarrilaren 1ean %2,4ko igoera aplikatu beharko du langileen soldatetan eta 2018rako akordatu den %1,2ko soldata igoeragatik sortu diren atzerapenak ordaindu. 2020. urteko soldata igoera %1,8koa izango da eta 2021ekoa %2,34koa.

Gainera, nominaren kontzeptu guztien gainean aplikatuko diren igoera hauez gain, langileek urtean 225 euroako osagarri berri bat jasoko dute 2020.urtetik aurrera.

Eskubide sozialei dagokionez, langileek urtean zehar zubi batez gozatuko dute opor egunetatik deskontatu barik eta horrez gain, enpresak urtero asumitzen duen errebisio ginekologikoa bere gain hartzen jarraituko du.

Langileen aldarrikapen nagusia Udalhitzeko 6. mailarekiko soldata ekiparazioa zen, hau da, udaletxeetako garbiketa langile propioek irabazten duten beste irabaztea, eta horrek %6,54ko soldata igoera suposatzen zuen. Hainbat hilabeteetan zehar enpresak %0,3ko igoera baino ez zuen eskaintzen. Estrategia argia zuen: langileak nekarazi, negoziazioa luzatu eta finean, hitzarmen honen desagerpena eragin.

Baina duela urtebete baino gehiago, langileek kalera irtetzea eta mobilizazioak piztea erabaki zuten. Urte honetan 50 protesta baino gehiago antolatu dituzte, baita 6 egunetako greba ere. Asteartero, bilkura ospatzen zela aprobetxatuz, bere lanbesak altxatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean.

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek, hainbat urtetan zehar, sektorearentzat erreferentziazkoa den hitzarmen bat izan dute; euren antolakuntza eta borroka nekaezinari esker erreferentziala izaten jarraituko du, hitzarmena berritzea eta euren soldata-baldintzak hobetzea lortu baitute.

LABen iritziz gatazka honek ondorio argi bat uzten digu: borroka egiteak balio duela. Hori dela eta langile guztiak goraipatu nahi ditugu, dena kontran zegoela ematen zuenean borrokari eutsi egin diotelako, aurrera egitea aukera bakarra dela erakutsiz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...