2025-12-16
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBizkaiko egoitzetako zerbitzuaren publifikazioa eskatu dugu, Aldundiaren aurrean

Bizkaiko egoitzetako zerbitzuaren publifikazioa eskatu dugu, Aldundiaren aurrean

Mobilizazioa egin dugu gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, menpekotasunaren babesa eskubidea dela, eta ez negozioa, aldarrikatzeko.

2017an hasi zuen LABek gizarte zerbitzuen langile-ratioei buruzko kanpaina. Kanpainan zehar 14.000 sinadura baino gehiago lortu dira. Eusko Jaurlaritzaren Hiritarren Parte Hartzerako Batzordean, Bizkaiko egoitza bateko egunerokoa nolakoa den azaldu genuen eta Eusko Jaurlaritzak pertsonalaren ratioak aztertu eta lan eta asistentzia errealitatera eta egokitzeko konpromisoa hartu zuen.

Bizkaiko 3. adinerako egoitzetako hitzarmena sinatu ondoren, 2019ko maiatzean nabarmendu nahi dugu, batetik, hitzarmenean zehaztutako orduen gutxitzeak ez duela pertsonal gehiagoren isla izan , bestetik, Eusko Jaurlaritzak bai zaintzarako, baita sektoreari egozten zaizkion atazetarako ere, ez nahikoa den ratioen legea indarrean mantentzen jarraitzen duela.

Bizkaiko egoitzetan eskatzen dugun ratio legea sektorearen langileen osasun faltaren iturria da, erabiltzaileentzako asistentzia kalitate falta eragiten du, plantilaren lan baldintzen prekarizazioa dakar eta egoitzetako enpresa kudeatzaileek pertsonal faltatik etekinak atera ditzaten laguntzen du.

Langile falta agerikoa da, eta ukaezina izan arren ere, jardunaldien partzialitatea eta behin-behinekotasunaren tasa oso altua da.

Lan oso feminizatua da eta kontratazio motak, jardunaldiek, jorratu beharreko tareek, berme faltak lan osasunean, atseden faltak, pertsonal faltak, jasangaitza den prekarietate egoeran mantentzen dute sektorea.

Bizkaiko Aldundiak, egoitza-guneen titularra delarik, euren kudeaketa pribatizatu du. Egun, egoitzen 80%a baino gehiago kudeaketa pribatuaren eskuetan dago, eta erabiltzaileentzat egoitzan sartzeko koste ekonomikoa oso altua izan arren ere, zerbitzuaren pribatizazioa dela medio, zerbitzuaren kalitatearen kaxkartzea nabarmena da eta langileen osasuna kaltetua izaten da. Lan osasunean eta zerbitzuaren kalitatean kaxkartze nabarmena eman bada ere, enpresa kudeaatzaileek etekin ateratzen diote egoerari. Diru publikoa enpresarientzako etekina bilakatzen da.

LABek argi eta ozen esan nahi du ez duela onartzen eskeintzen dugun zaintza batzuentzako etekina bihurtzea, eta honen aurrean honakoa galdegiten dugu:

1.- Zerbitzuaren publifikazioa, zerbitzu egoki, unibertsala, eta doakoa bihurtuz. Horrelaxe, diru publikoa, enpresentzako etekin ekonomikoa soilik bilakatzea ekidingo genuke eta kalitatezko zerbitzu publikoranzo konbertsioa gauzatu bitartean enpresen etekinak mugatu.

2.-Egoitzetan burutzen den lanari egokitutako ratio lege egokia bermatu, sektorearen plantilaren osasuna babestuz eta bermatuz. Honetarako, ezinbestekoa da sektorearen langileen parte hartzea kontutan hartzea, sektorean nagusia den gerokultoreen kolektiboarena, bereziki.  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak agerraldia egin zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean

Urtebeteren ondoren berriz ere gure hitza eta iritzia zuen aurrean plazaratzeko etorri gara. Esan bezala, hainbat hilabete eta gero, hemen aurkitzen gara, zuen aurrean,...

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...