2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaBizkaiko altzari, ehun, metal, zapata eta larrugintzako komertzioko mahaietan parte hartzeari utziko...

Bizkaiko altzari, ehun, metal, zapata eta larrugintzako komertzioko mahaietan parte hartzeari utziko dio LABek


Bizkaian altzari, ehun, metal eta zapata eta larrugintzako komertzioen hitzarmenak sinatu gabe daude 2007-2008 urteetatik. Patronalak xantaia erabiliz eskubideak murriztu ditu, eta eremu honetan gehiengoa duen sindikatuak sektoreko langileak noraezean utzi dituzte. Sektore honetan hitzarmen desberdinen negoziazioak bizi duen egoera aztertu eta salatu dute LABeko merkataritza arloko arduradunek.

LABen irakurketa
Agortuta dauden mahaietan parte hartzeari utziko dio LABek, alde guztiak ordezkatuak egongo garen mahai bat bultzatuz

«LAB eta merkataritzako langileak nazkatuta gaude altzari, ehun, metal, zapata eta larrugintzako komertzioen hitzarmenak sinatu gabe edukitzeaz 2007 edo 2008 urteetatik. Urte hauetan guztietan, patronalak xantaia erabiliz eta gure eskubideak murrizteko helburuz jardun du. Raxoiren erreformek bidea ireki diote horretarako eta hau gutxi balitz, merkataritzan gehiengoa duen sindikatuaren pasibitateak eta azken hilabeteetan egin dituen mugimenduek noraezean eta iruzur egoeran utzi gaituzte, mugimendu horiek izan ditzaketen ondorioez hasieratik ondo ez informatzearren.

Bizkaidendakekin batera ELAk sinatutako ehun-merkataritzako hitzarmena urtarrilean publikatua izan zen efikazia orokordun hitzarmen bezala eta ondoren CECOBI patronalak errekurritu zuen. LABek ez zuen sinatu hitzarmen hori bi arrazoirengatik: batetik, ez geunden ados edukiekin (soldata igoerak ez zeuden IPCra lotuak, ondoren zuzendua izan zen deskolgatzeko klausula eta flexibilitatea); bestetik, prozedimentuan eragiten zigun ziurgabetasuna (gertatu den bezala, efikazia mugatuko hitzarmenean amaitzeko aukera) eta guzti honetaz bere garaian informatu genuen.

Langileok sententzia honen zain egon ginen aplikatu behar zizkiguten lan baldintzak zeintzuk ziren jakiteko, eta hala, apirilean epaileak hitzarmena efikazia mugatukotzat jotzen zuela iragarri zen, efikazia orokorra anulatuz. Hau da, epailearen argudioek diotenez, Bizkaidendak-ek ezin zuen gehiengoa duen patronal sinatzaile bezala jardun eta ondorioz, ez da derrigorrez aplikatu behar sektoreko enpresetan, Bizkaidendak-ekoak diren enpresetan soilik aplikatzekoa da.

Irmoki gezurtatu nahi ditugu gehiengoa duen ELA sindikatuak CECOBI-rekin aliatuta gaudela dioten akusazio faltsuak. LABek, edukinekin zein erabilitako prozedimentuarekin ados egon ez arren, epaiketan ehun merkataritzako hitzarmen hori balizkoa zela defendatu zuen eta nabarmendu behar dugu sententzia notizia txarra dela sektorearentzat, berriz ere hitzarmen gabe aurkitzen delako, patronalaren interesen mesedetan.

Ados gaude CECOBIk ez duela patronal osoa ordezkatzen eta positiboa dela nahi duten patronalei negoziaketetan parte hartzen uztea, beharrezkoa izanik bakoitzaren ordezkaritza akreditatzeko mekanismoren bat, ordezkaritza sindikalak hauteskunde sindikalekin akreditatzen duen bezala. Patronalen akreditazio faltak ezin ahalbidetu batez ere COFEBASK-en elkartutakoek hitzarmenen negoziazioa blokeatzea.

Egoera honen aurrean LABek helburu argia du, merkataritza sektore osoarentzat efikazia orokorreko hitzarmenak lortzea, patronal zein alde sozialari hori ahalbidetzeko bakoitzak dugun erantzunkizuna exijituz.

Lehengo egoera berdinera bueltatu gara, hau da, hitzarmen gabe gaude, baina arazo gehiagorekin:

*merkataritzako sektore bakoitzean bi negoziazio mahai ditugu irekita, bakoitzean patronal ezberdinarekin eta elkar aitortzen ez direlarik.

*Gehiengoa duen sindikatuak, soilik mahai batean egoteaz gain, ez du posible egiten mahaian negoziazioa bakarra izatea.

*Gehiengoa duen sindikatuak ez zuen baloratu erabili zuen prozedura eta bideak izango zuen ondorioa: patronal burugogor eta bere nahietan atzera egiten ez duen horri (CECOBI) arrazoia ematen dion sentetzia izatea

LAB mahai guzti hauetan parte-hartzen aritu den bakarra izan da, baina guzti honek negoziaketen blokeora baino ez garamatzala argi dugu; horregatik, sektoreka negoziaketa mahai bakarra exigitzen dugu, non alde guztiak ordezkatuak dauden, sindikatu zein patronalak, mahai bakar horretan heltzen garen akordioak sektoreko enpresa guztietan aplikazio orokorrekoak izan daitezen.

LABek bultzatuta, pasadan maiatzaren 16an, patronal biak (Cecobi eta Bizkaidendak) eta sindikatu guztiak gonbidatuak izan ziren batzar bat egin zen, alde guztiak negoziaketa mahai bakarrean eseri eta egoera hau desblokeatzeko asmoz. Guztien parte hartzea lortu genuela esan behar dugu eta akordiorik lortu ez genuen arren, batzar horiekin jarraitzeko asmoa eta bizi dugun egoerari konponbideak bilatzeko nahia agertu ziren.

Eratuta dauden mahai negoziatzaileak gaur egun erabat amortizatuta daude eta blokeora eramaten gaituela ikusita, eta soluzioa, pasadan barikuko batzarrean argi gelditu zen bezela, sektore bakoitzeko mahai bakarra eratzean datzalarik, alde guztiak egongo garen mahaia bultzatuko dugu eta iniziatiba ezebrdinak aurrera eramango ditugu, sektoreko langileek beraien eskubideak osotasunean bermatuko dituen efikazia orokorreko hitzarmena errebindikatu dezaten.

Bizkaiko merkataritzako sektoreak sektoreko langile ororen lan-baldintzak erregulatuko dituen efikazia orokorreko hitzarmena behar du eta hau, sektorean ordezkaritza duten sindikatu eta patronalek parte hartzen duten mahai bakarra eratuz soilik lortuko da.

Horretan oinarritu behar ditugu gure errebindikazio guztiak eta mahai horretan patronalaren aldetik gure errebindikazioei ezetza emanez gero, sektore osoaren erantzun irmo bat artikulatzeko gai izan behar gara gure eskubide eta hitzarmenen defentsan. Hau da aurretik dugun bide bakarra.»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...