2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaBizkaibuseko langileak lanuzteekin jarraituko dute Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko konpromezua ez...

Bizkaibuseko langileak lanuzteekin jarraituko dute Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko konpromezua ez dagoen bitartean

Atzo, Bizkaibuseko langileak ordezkatzen dituzten sindikatuak Bizkaiko Aldundiko arduradunekin bildu ziren Aldundiak duela urte bete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko, akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen. Bizkaibus-eko zerbitzuan egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko kompromezuarekin Aldundiak beste bilera batera deituko ditu. Bien bitartean eta ezer aldatu ezean 24 orduko lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek.

Gaurko bilerak Alduldiari bitartekari mozorroa kentzeko balio izan du

LABen ustez gaurko bilerak balio izan du Aldundiari argi uzteko ez zaiola utziko enplegua suntsitzen

LABek positiboki baloratzen du gaur egin den bilera. Nahiz eta Aldundia bitartekari mozorroarekin etorri den, honek ulertu du bere rola ez dela hori, berak baitu enplegua ez suntsitzeko eta zerbitzua ez okertzea ahalmena.

Hasiera batean Aldundiaren asmoa, publikoki hala saldu zuen, enpresarekin bitartekari lanak egitea zen soilik. Atsedenaldi baten ostean sindikatuok argi utzi diogu grebak bertan behera geratuko direla soilik, enpresak lan baldintzak eta hitzarmenak errespetatzeaz gain, konpromiso erreal bat baldin badago enplegua ez suntsitzeko eta Aldundiak duela urte bete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko, akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen, hau da lan postuen mantentzea.

Aldundiak sindikatuoi helarazi digunez gure plantemendua ulertzen du eta aztertuko du zer hobekuntza egin daitezkeen Bizkaibus-eko zerbitzuan. Datorren bilera batean azalduko digu noraino joateko prest dagoen zerbitzuak okerrera egin ez dezan eta enplegua suntsitu ez dadin.

LABek argi du grebekin aurrera jarraituko duela enpresek baldintzak eta hitzarmena errespetatuko dituztenaren sinadura egon arte eta Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko, eta ondorioz Bizkaibus-eko zerbitzua hobetzeko, konpromiso erreal bat ez dagoen bitartean.

LABek dei egiten die bizkaiko herritar guztiei Aldundiak ez ditzala engaina eta Biskaibuseko plantillarekin batera erantzun bateratu bat eman dezala. Azken hauek ere zoiondu nahi ditu greba egun hauetan ematen ari diren erantzunagatik, jarraipena %100eko izan da. Ezin zaio Aldundiari Bizkaibuseko zerbitzua okertzen eta enplegua suntsitzen utzi. Ezer aldatu ezean datozen 15, 17, 20, 21, 23 eta 24 greba egunak izango dira eta 27tik aurrera greba migagabea hasiko dute.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...