2025-03-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaBizkaian “ESI” antolakuntza sistemaren ezartzean Osakidetzak darabilen gardentasun falta salatu du LABek

Bizkaian “ESI” antolakuntza sistemaren ezartzean Osakidetzak darabilen gardentasun falta salatu du LABek

LABen ustez Bizkaian “ESI” antolakuntza sistemaren ezartzeak sistema sanitarioa “argaltzeko”, langile kopurua gutxitzeko eta pribatizazioak errazteko bide bat baino ez da eta aldaketa hauek eskaintzan diren osasun zerbitzuetan zein langileen lan baldintzetan ondorio inportanteak dakartzatela salatu du. 
LABen ustez Bizkaian “ESI” antolakuntza sistemaren ezartzeak sistema sanitarioa “argaltzeko”, langile kopurua gutxitzeko eta pribatizazioak errazteko bide bat baino ez da eta aldaketa hauek eskaintzan diren osasun zerbitzuetan zein langileen lan baldintzetan ondorio inportanteak dakartzatela salatu du.

Osakidetzak bere estrukturak berrantolatzeko asmotan aurrera darrai, oraingo honetan Bizkaian ESIak (Erakunde Sanitario Integratu) ezartzen, zeinetan Lehen Arreta eta Espezializatua uztartuko diren. Gipuzkoa martxan daude aspaldi eta, honekin batera, beste hainbat aldaketa: laborategien bateratzea, Arabako HUA, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea… Osakidetzako zuzendaritzak ez omen dauka ezer ukitu gabe uzteko asmorik, eta, betiko moduan, LANGILEON ORDEZKARIOI BIZKAR EMANDA, GARDENTASUNIK GABE, INPROBISAZIO HUTSEAN ETA BETIKO MODU TXAPUZEROAN egiten ari dira. LABen ustez, hau sistema sanitarioa “argaltzeko”, langile kopurua gutxitzeko eta pribatizazioak errazteko bide bat baino ez da.

Bizkaian, urtarrilaren 30etik aurrera hiru ESI omen daude: BILBO-BASURTU ESI (Bilbo eskualdea eta Basurtuko ospitalea); BARRUALDE-GALDAKAO ESI (Barrualdeko eskualdea eta Usansoloko Ospitalea); eta SESTAO-BARAKALDO ESI (Barakaldo eta Sestaoko osasun zentroak eta San Eloy).

Aldaketa hauek guztiek ESKAINTZEN DIREN OSASUN ZERBITZUETAN ZEIN LANGILEON LAN-BALDINTZETAN ONDORIO INPORTANTEAK DAKARTZATE. Baina, hala ere, ordezkari sindikalok ez dugu jaso fundamentuzko informaziorik honen guztiaren gainean.

LABek behin eta berriro exijitu dizkio erantzun garbiak Osakidetzari, baina entzungor jarraitzen dute, bai erantzuna ez dakitelako, bai ederki dakitelako eta ez digutelako kontatu nahi. Batean zein bestean, onartu ezin den PNVko balizko “kudeatzaile onen” arduragabekeria larria da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.