2025-03-22
HomeBidalketak2014pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria

[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria

Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" lelopean jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 5, 6 eta Apirilaren 25erako Donostian.

Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan antolatu dira jardunaldiak, hausnarketarako espazio bat sortzeko, hain zuzen ere. Horretarako Euskal Herritik zein kanpotik etorritako hizlari andana egongo da. Izena eman eta parte hartu.

Informazio gehiago: birpentsatzen.eus

 {linkr:related;keywords:xzdc}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.