"Hemen lan egin, hemen erabaki" aldarria izan du ardatz protestak. Hain zuzen ere, Carrefour Oiartzungo langileek enpresari langile asanbladan erabakitako 11 aldarrikapenez osaturiko negoziazio proposamena helarazi zioten. Honen aurrean, enpresak erantzun zuen saltoki handietako hitzarmen estatala negoziatzen ari zen bitartean hemen ez negoziatzeko erabakia hartua zuela. Etorkizunari begira inolako negoziazio konpromisorik ere ez zuen hartu enpresako zuzendaritzak. Hau horrela izanik, mobilizatzea erabaki dute langileek, eta apirilean egindako bigarren greba eguna egin dute gaur.
Gaurko eta apirilaren 15eko greba egunez gain, hirugarren greba batera deitu dute apirilaren 28rako.