Gasteizko Zaramaga auzoan den LABen egoitzan bi bandera espainiar margotu dituzten gaur gauen. Mota honetako inposaketen hauen aurka da hain zuzen ere gaurko mobilizazio eguna. Demokrazia eta justizia soziala. Euskal Herriak erabaki du.
Bi bandera espainiar margotu dituzte LABeko Gasteizko egoitzan
0
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS
11 garraiolari hil dira 2024an, 2023ko heriotza kopurua gaindituz
Atzo, 56 urteko J.R.M.M. garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota. Atzokoarekin, gutxienez 54 laneko heriotza izan ditugu urte hasieratik Euskal Herrian.
Elkarretaratze batekin amaitu dugu EAEko anbulantzien publifikazioaren aldeko kanpaldia
Kontzentrazio batekin amaitu da EAEko anbulantzia zerbitzuaren publifikazioaren alde atzo hasitako 24 ordutako kanpaldia, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan egin dena. Atzo iluntzean, Gasteizko Udaltzaingoak kanpaldia bertan behera uztera behartu arren, gaur goizean aurreikusitako tailerra egin ahal izan dute.
Kapital errentak eta enpresen irabaziak zergapetu gabe ez dago aberastasuna modu progresiboan banatzeko zerga erreformarik
LABen iritziz, Aldundiek proposatutako neurriak ez datoz bat Euskal Herriak behar duen erreforma fiskalarekin.