2024-12-22
HomeEkintza SindikalaBertan erabaki, Akordioa Borrokatu

Bertan erabaki, Akordioa Borrokatu

Frantses gobernuak, patronalak eta zenbait sindikatuk ANI akordioa (krisiari buru egiteko lanean flexibilitatea eta segurtamena helburu omen dituen akordioa) sinatu ondotik, LABek bere irakurketa egin zuen Ainhoa Etxaide eta Enaut Aramendiren eskutik.

ANI deitu akordioa, enpleguaren flexibilitatea helburu duen akordioa, 2013ko urtarrilaren 11an CFDT, CFTC eta CGC sindikata eta patronalaren artean adostu akordioa da. Langileriaren eskubideen kontrako eraso berri eta onartu ezinezko akordioa da !

Frantses gobernuak akordioa datozen asteetan lege bilakarazi nahi du.

Diotenez lege proiektu honen bidez, enplegua bermatu eta patronalari « plan sozialak» egitea sahiestarazi nahi diote, alabaina.

Kanporatze kolektiboei dagokionez, akordioak errestasunak emango dizkio patronalari, legeak egun ematen dituen bermeak arinduz eta legeak errexpetatzen ez dituzten akordioak izenpetzea ahalbidetuz.

Nagusiak langileari lanaldiaren murrizte, lansariaren txikitze, lan sail eta leku aldatzeak inposatzen ahalko dizkie. Langileak «proposamen» horiek onartu ez gero, kanporatua izaten ahalko dira.

Gobernuak eta patronalak, lehiakortasunaren izenaren pean saltzen duten akordio honen helburu bakarra langileriaren esplotazio egoera larritzearena da !

Beharrezkoa da lehenbailehen, lege proiektu hau bertan behera uzteko gai izanen den indar korrelazio baten erakitzea.

LAB sindikatari Ipar Euskal Herri mailan zentzurik gabea iduritzen zaio akordioa izenpetu ez duten sindikatek bildu nahi ez izatea. Mobilizazio zabal bat lortzea beharrezkoa da, eta horretarako ezinbestekoa da indarren batzea !

ANI Akordioa

• Lan kontratu mugagabea kolokan ezartzen du

• Noiz behinkako kontratu mugagabea deitu kontratua plantan ezarri nahi du hiru lan sektoretan (txokolategintzan, formakuntza arloan, kirol artikuluetan 50 langiletik beherakoetan).

• Patronalarentzat zerga arintze berriak ahalbidetuko ditu hiru hilabete baino gutxiagoko kontratuei taxazio sinbolikoak ezartzearen truke.

• Gutxiago ordaindua izanen den langabezi partzialari bidea errextuko zaio.

• Prud’hommes­etara joan ahal izateko epeak txikitu eta konpentsaziozko indemnizazioei mugak ezarriko zaizkie.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...