Bergarako Arcelor Mittaleko Zuzendaritzak Lan-segurtasuna, Lan osasuna eta Lan arriskuen prebentzioa ez dituela haintzat hartzen salatu dute Lan Osasun Batzordeko delegatuek. Honen aurrean eta zuzendaritzak jarrera aldatu artean Lan Osasun Batzordeetan parte hartzeari uko egingo diote. Bihar, urriak 16, protesta-bilkura egingo dute lantokiko sarreran.
Gure desadostasunak aspaldikoak dira, Batzorde hau beti azaldu delako hainbat metodo erabiltzearen aurka, adibidez: Zuzendaritzak lantokiko ezbehar-kopurua ezkutatzeko erabili ohi dituen baimen ordainduen, lan egokituen, eta abarren aurka. Hala ere, aipatu ezadostasunak ez dira traba izan lan osasun ordezkariok zintzotasunez egin dezagun lan Bergarako Arcelor Mittaleko Segurtasunari dagokion guztia hobetu dadin.
Dena dela, azken urtean, ondoz ondoko lan istripuen ondorioz, zuzendaritzak, aginte-katearen mailetan behin eta berriz zigortuz, errepresioaren bidea hautatu du, eta Batzorde honek egin dituen deiak ez ditu aintzat hartu, pedagogia-zereginak, heziketa eta inbertsioa baino, bere metodoak lehenesten dituelako, kontuan hartuz, lortzekotan, giro jasanezina eta lantoki honetan inoiz ezagutu ez den motibazioa galtzea lortu duela. Honi guztiari gehitu behar diogu, lehen, edozein istripu gertatzen zenean, Lan Osasun Batzordea deitzen zela jazo zena aztertzeko; gaur egun, hori egin beharrean, zigortu egiten du.
Honengatik guztiarengatik, gure Batzordeak jakinarazi nahi die Arcelor Bergarako beharginei eta baita iritzi publikoari ere, arazo hau bideratu arte, Lan Osasuneko sindikatukideak Lan Osasun Batzordeak egingo dituen bileretan ez dutela parte hartuko. Era berean, behargin guztiak deitzen ditu bat egin dezaten urriaren 16an, 13:30ak eta 14:30ak bitartean, lantokiko sarrera aurrean egingo den protesta-bilkurarekin.
Bergaran, 2012ko urriaren 12an»