2024-12-23
HomeUncategorizedBere jarrera inmobilista alda dezan patronalari dei egiten dio LABek

Bere jarrera inmobilista alda dezan patronalari dei egiten dio LABek

Gaur, urtarrilak 17, Gipuzkoako metal arloko hitzarmenaren mahai negoziatzailearen hirugarren bilera izan da.

LABetik ADEGIren proposamenari erantzun diogu, lan baldintzetan inolako atzerapausurik ez dugula onartuko esanaz. Ez dugu onartuko soldaten izozketarik; ez dugu onartuko lan jardunaldi igoerarik; ez dugu onartuko inolaz ere, metaleko negoziazioa enpresetan gatazkarik ez egotearekin baldintzatzea; ez dugu onartuko derrigorrezko arbitraiarik, ezta negoziazio kolektiboaren egituran oinarrizko aldaketarik ere.
LABek aurreko negoziazio prozesuan egin zuen bezala, akordio batera iristeko asmoz, egin beharreko mugimenduak egiteko borondatea adierazi du, beti ere, egungo herrialdeko hitzarmena abiapuntutzat hartuta.

Gaurko bileran ADEGIk ez du inongo borondaterik erakutsi negoziaketan aurrera egiteko, aurkeztu zuen plataformako puntu atzerakoi guztiak mantendu baititu.

LABetik patronalari bere jarrera inmobilista aldatzeko mezua helarazi nahi diogu, aurreko negoziazio prozesuan izandako gatazkak errepikatu ez daitezen.

Hurrengo bilera urtarrilaren 24an izango da.

Donostian, 2012ko urtarrilaren 17an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...