2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaBeasaingo CAFeko zuzendaritzak suspentsio EEE bat aplikatzeko aukera darabil esku artean

Beasaingo CAFeko zuzendaritzak suspentsio EEE bat aplikatzeko aukera darabil esku artean

Datorren urteko lehen seihilabetekorako aurreikusten duten lan karga faltaren aurrean, CAFeko zuzendaritzak suspentsio EEE bat ezartzeko asmoa agertu dio enpresa batzordeari.

Oraindik ez dago ezer ofizialik baina badirudi azaroaren 26rako deitu duen bileran EEE baten planteamendua gauzatzeko asmoa duela.

LABen ustez horrelako neurri drastiko batek eta orokorrean lan erreformatik eratorritako neurriek ez dituzte arazoak konpontzen. Neurri hauen helburua enpresei dirua oparitzea da eta ez inondik inora arazoei irtenbidea ematea.

Gure ustez neurri honen ondoren beste pauso gogorrago batzuk etor daitezke eta beraz ezin dugu bide hau irekitzen utzi, badaude beste soluziobide batzuk eta bide horiek jorratzea exijitzen diogu enpresari, langileekin adostasunean.

Langileok soluzioak behar ditugu eta ez EEEak. CAFek urteetan eraman duen internalizazioaren industria politikak eragin du neurri batean lan karga falta hau. Eta soluzioa ere politika industrial horren aldaketatik etorriko da. Politika industriala lanpostuen defentsan oinarritu behar da eta ez soilik irabazien pilatzean.

Lan karga falta egiazkoa bada, denbora tarte hori langileen prestakuntzan erabiltzea proposatzen dugu. CAFen helburua merkatua internazionalizatzea eta produktuaren kalitatean inbertitzea bada, zergatik ez ditugu langileak prestatzen etorkizuneko erronketarako? Langileak prestatu daitezke kalitatearen atalean, alor teknikoan, homologazio internazionaletan, hizkuntzetan, talde lanean,…

CAFek aurten ere 100 milioi €tik gorako irabaziak izango ditu eta neurri honen bitartez, alegia 750 langileri eragingo liekeen EEEaren bidez 2,5 milioi € aurreztu nahi ditu diru publikotik kobratuz. Hori ezin dugu onartu eta herri honetako ordezkari politiko nagusiek ere beraien posizionamendua agertu beharko lukete gai honen inguruan.

Horregatik CAFeko zuzendaritzari eskatzen diogu ez dezala EREa martxan jarri eta planteatzen ditugun alternatiben inguruan adostasunak lortzeko eseri dadila. Enpresak jakin dezala EREaren bidea ez badu baztertzen borrokarako bidea besterik ez zaigula gelditzen. Onartezina iruditzen zaigu gripe soil baten erremedio bezala UBIko errezetak planteatzea.

Beasainen, 2012ko azaroaren 21ean

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...