BBVAko LABeko sail sindikalak, erakunde finantzarioko administrazio kontseiluaren eta zuzendaritza batzordearen lansariak publiko egin eta salatu ditu. Eskandalu deritzote krisi ekonomiko zein sozialaren erdian, jauntxo batzuk lansari neurribakoak kobratzea.
Hau gelditu behar dugu!
«Eskandalua da izugarrizko krisi ekonomiko zein sozialaren erdian, jauntxo batzuk lansari neurribakoak kobratzea. Milaka pertsonek ondorio latzak (langabezia, desauzioak, …) sufritzen ari diren bitartean, ez da bidezkoa beste batzuk aberastasun izugarriak pilatzea. Bankaren neurrira egindako legedian lansari hauek legezkoak badira ere, guretzat ez dira ez zilegi ez etikoak, eta legez ere delitutzat hartu beharko zen gehiegikeri hau.
Justifikaezina da EEE (ERE) delakoen bidez despidoak eta derrigortutako lekualdaketak egitea bonus zein dibidendo oparoak banatzen diren bitartean. BBVAk berak ere horixe egin du UNNIMen kasuan, CCOO eta UGTren laguntzaz.
Neurribako pizgarrien politika hau produktu batzuk saltzeko erabili den etika faltaren jatorrian dago. Izan ere, kasu batzutan ez informazi ez kriterio nahikorik ez zuten bezeroei arrisko handiko produktuak saldu dizkiete, bai goiko nagusiek edozer edozelan saltzeko egiten zuten presioak direla baita gestor batzuen dirugosekeriagatik. Ez da jarrera orokorra, baina kasu gehiegi ezagutzen ditugu, eta honen jatorrian bankuak ezarritako salmenta-pizgarrien irizpide eta politikak daude.
Dagokien ardurak eskatu bihar dizkiegu elite finantzieroei, euren berekoikeriak zorigaiztoko egoera soziala hau sortu duelako. Are gehiago, iruzur sozial honetatik zigorgabe ateratzeaz gain, krisis honetatik “ateratzeko” euren errezetak ezarri nahi dituzte. Besteak beste, pertsonen betebehar premiazkoak (osasuna, hezkuntza, zahartzaroa, …) negozio-gai bihurtu nahi dituzte, arlo publikoa pribatizatuz. Lortuko ba zuten, gizarte bidegabe baten biziko ginateke, ezberdintasun handiekin eta eskubide gutxirekin, non pertsona asko eta asko behinbetiko krisian eta prekaritatean biziko ziren.
BBVAko LAB sail sindikalak BANKAKO KONTROL PUBLIKOA aldarrikatzen dugu, non zuzendarien lansariak muga bat izango zuten eta bankaren inbertsioak eta produktuak kode etiko baten pean egongo ziren. Izan ere, oso arriskutsua da ekonomiaren gainean eragin izugarria duten erakundeek (bankuak, besteak beste) interes pribatuen interesen arabera jokatzea, epe laburreneko mozkin gehien (eta pizgarri handien) lortzearen lelo zitala jarraituz. Hau gelditu behar dugu.
BBVAko ADMINISTRAZIO-KONTSEILUAREN ETA ZUZENDARITZA BATZORDEAREN LANSARIAK
|
LANSARI FINKOA
|
LANSARI ALDAKORRA
(BONUSA)
|
PENTSIO-FUNTSEAN abonatutakoa, 2012ko mozkinen kargura |
Presidentea
(Fco. Gonzalez)
|
1.966.000 € |
1.570.000 € +
217.000 akzio
|
Ez dago aportaziorik, 65 urte baino zaharragoa delako. Hala ere, ia 80.000.000 € |
Kontseil. Deleg.
(Angel Cano)
|
1.748.000 € |
956.500 € +
132.200 akzio |
1.701.000 € eta bere funtsean 22.703.000 €
pilatzen ditu
|
Zuzendaritza Batzordea
13 kargu ejekutiboak
(guztion gehiketa)
|
8.563.000 € |
3.142.000 € +
485.200 akzio |
13.077.000 € eta bere funtsean 80.602.000 €
pilatzen dituzte
|
Administrazio Kontseilua
(10 gizon eta 2 emakuke,
presidente eta kontseilari delegatua barik) |
Administrazio kontseiluko 12 kide ez ejekutiboek poltsikoratu dituzte, denen artean: 3.863.000 € gehi 102.200 akzio 14 bilera orokorretara gehi batzordeetako (bakoitzak dagokionera) 47 bileretara joateagatik 2012. urte osoan. |
Eta gainera, Akziodunen Junta honetara 2013rako PIZGARRI BEREZI BAT (lansari finko, aldakorra eta pentsio-funtsetako aportazioetaz gain) onartzeko ekartzen dute, non zuzendaritza taldeko 2200 kideren artean 18,5 milloi BBVA akzioraino banatuko zuten».
{module[111]}