2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaBaztertu egiten dugu Sidenor-en planteatutako ABLEEa

Baztertu egiten dugu Sidenor-en planteatutako ABLEEa

Atzo osteguna, irailaren 10ean, Sidenor-eko zuzendaritzak langileen ordezkariokin bilera egin zuen eta jakinarazi zigun ABLEEE bat aurkeztu duela taldeko lantegi guztientzat, 2021eko abenduaren 31ra arte luzatuko dena.

LABetik erabat baztertzen dugu enpresaren erabakia arrazoi hauengatik:

2016-2019 aldiko datu esanguratsuak:

ENPRESAREN IRABAZIAK

– EBITDA (irabaziak zerga, amortizazio, etab.en aurretik): 250.000.000 euro.
– Akziodunei banatutako dibidenduak: 103:650.000 euro
– Irabazi garbia: 66.430.000 euro. Hau da, azken lau urteotan enpresak lortutako irabaziak baino dibidendu handiagoak banatu ditu.
– Goi zuzendaritzako kideek 18.000.000 euro banatu dituzte euren artean 2018-2019 artean.
– Langile murrizketa: azken lau urteotan 600 langile gutxiago dago. Enpresak 2.239 langile zituen 2016an eta 1.651 2019an.

Honengatik guztiagatik, LABen uste dugu enpresa nahiko egoera onean dagoela etorkizunean egon litezkeen balizko urte zailei aurre egiteko, hori guztia egin den dibidenduen banaketa basatiaren ondoren ere eta enpresak berak emandako datuetan oinarrituta.

Enpresak ABLEA ezartzeko aipatzen duen arrazoia autogintzarekiko menpekotasuna da. Eta bitxia da, Euskal Herrian autogintzan ari diren lantegi handiak martxoan ezartzen hasi ziren ABLEEan bertan behera uzten ari direlako.

Enpresa bera da ABLEEE honen onuradun bakarra. Langileak eta diru publikoa erabiltzen ditu lortuz joan den irabaziei eusteko.

Gogoratu nahi dugu ABLEEE honek eragin zuzena izango lukeela Sidenor-eko aldi-baterako langileak eta azpikontratetan (jangela, garbiketa, mantenua, logistika, garraioa…). 700dik gora dira langile azpikontratatuak Sidenor-en. Enpresak ABLEEE bat ezartzen Badu azpikontratetik bide beretik jarraituko dute.

Azkenik, Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu eta galdetzen diogu ia onartuko duen milaka langileren lan-baldintzak prekarizatzerik eta diru publikoa Sidenor moduko enpresetara bideratzea, langileen kontura euren poltsikoak betetzen jarraitzen dutenak.

Ez dago inolako neurririk ABLEEE hau bezalako neurririk hartzea justifikatuko duenik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...