MURRIZKETARIK EZ!!!
ZAHAR-ETXEAN HITZARMENA BAI!!!
Idatzi honen bidez, Baztandar guztiei jakin arazi nahi diegu, Baztango zahar-etxean gertatzen ari dena.
Jakinen duzuten bezala, 2009an Patronatuak orduko udal kideek bultzatuta, Zahar-Etxearen gestioa enpresa pribatu baten eskuetan utzi zuten, Idea e Innovación enpresaren eskuetan hain zuzen ere.
Enpresa berri honen eskuetan gestioa uztearen arrazoia zen, enpresa hauen gestio esperientziak, Zahar-Etxearen egoera hobetuko omen zuen. Langile Komitearen eta langileen iritziari entzungor eginez gestioa enpresa pribatuaren esku utzi zuten. Ezin erran daiteke, urte hauetan langileen egoera hobetu denik, azken lau urteetan hitzarmena negoziatu dugunean, 3 urtez soldatak izoztu digutelarik behin bakarrik soldata igoera izan dugularik. Hau da 3 urtez langileok erosahalmena %2,5 galdu dugu. Bertzetik 2012ko abenduko paga extra prorateaturik ordaindu digute, beraiek sinatu gabeko enpresa paktuari baldintzak aldatu ondotik.
Orain berriz Zahar-Etxeko langileek enpresa paktu bat genuenez eta Nafarroako hitzarmen sektorialik ez dagoenez gerentziari Zahar-Etxeko lan hitzarmen bat negoziatzea eskatu genion. Enpresak hasieratik erran zuen negoziatu ahal izateko langileak soldata jeitsiera onartu behar genuela bertzela ez zegoela negoziaketarik. Langileok mobilizazioetara jo behar izan genuen eta azkenean negoziatzen hasi ginen.
Enpresak ordea ez du bere nahietan gibelera egin eta soldataren %5 jeisteko intentzioarekin dago. Guk behin eta berriz erran dugu ez dugula soldata jeitsierarik eta lan baldintzen okertzerik onartuko, arrazoi nagusi birengatik: 1) Lehen ere gure soldata ez zelako altua eta gainera orain murrizketekin oraindik eta baxuago delako horrek gure familietan suposatzen duenarekin eta 2) Gure lan baldintzen okertzeak gure agureek jasotzen duten atentzioan eragin negatibo nabarmena izanen duelako.
{module[111]}