2025-03-31
HomeUncategorizedAZTI Fundazioko hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako elkarrizketak eten dira

AZTI Fundazioko hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako elkarrizketak eten dira

AZTI Fundazioko Zuzendaritzak 2011-2021 bitartean soldatak izozteko asmoa, antzinatasuneko hirurtekoak kentzekoa, euskal sektore publikoko lanaldi luzeenetakoa mantentzekoa eta langileen egoera prekarizatzeko neurriak ezartzekoa azaldu ondoren, langile-batzordeek hitzarmen kolektiborako negoziazioak eten dituzte.

Pretentsio hoiek ez datoz bat Fundazioak azken hamar urteetan izan dituen emaitza ekonomiko bikainekin, ezta Fundazioak dituen neurrigabeko goi-kargudunekin eta gehienetan porrot egiten duten edo Fundazioan eragin kaltegarria duten zalantzazko bideragarritasuneko enpresetan egiten diren inbertsioekin.

Gainera, PPren lan-erreformaren aurka agertu izanak ez dio Eusko Jaurlaritzari bere kargu dauden Fundazioetan berau erabiltzea galerazten, ez baititu hitzarmen kolektiboak paper erre bilakatzea eragotziko luketen klausulak adostu nahi.

Bittor Oroz sailburuorde jeltzalea lehendakari duen AZTI Fundazioa euskal I+Garen prekarizazioaren paradigma izatera iris daiteke, Arantza Tapia sailburuaren hitzak, Euskadiko berrikuntzaren “maila bikaina hobetzera” animatuz, edukirik gabe utziz.

Guzti hori dela eta, LAB eta ELA sindikatuok lan-erreforma ez ezartzeko eskatzen dugu eta, zerbitzu publikoen kalitatean hobetzeko, prekarizazioa geldi dadila.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.