2025-03-20
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaAzken laneko istripu hilgarriaren aurrean prebentzio protokolo eta neurriak eskatu dituzte Fumbarriko...

Azken laneko istripu hilgarriaren aurrean prebentzio protokolo eta neurriak eskatu dituzte Fumbarriko langileek

Fumbarriko enpresa komiteak deituta 24 orduko lanuztea burutzen ari da gaur lantegian azken heriotz istripua salatu eta beren lankidea gogoratzeko. Eguerdiko 12:00etan elkarretaratze egin dute "Laneko istripu gehiagorik ez! Aski da!" lemapean, eta bertan enpresari, dagokion erantzukizunez, prebentzio protokolo eta neurriak dagokion garrantziaz aplikatu ditzala eskatu diote eta administrazioari lehenbailehen argitu dezala eta, batez ere, dagozkien prozedura eta neurri guztiak aplika ditzala berriro horrelakorik gerta ez dadin, ez Fumbarrin ezta beste inon ere.

Fumbarriko enpresa-batzordeko presidente Jon Carlos Larrinaga, “Larri”-ren adiezapenak enpresaren aurrean

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.