Ostiralean izandako lan heriotza salatu dugu, gaur, Basaurin, Amebil enpresaren aurrean. Hain zuzen ere, enpresa horretan hil zen langilea, azpikontrata batean ari zela. Euskal gehiengo sindikalak deituta egin dugu elkarretaratzea, "Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea". Dagoeneko, 44 langile hil dira lan istripuz aurten, Hego Euskal Herrian.