Arrigorriagako Talleres Berasategui enpresaren aurrean mobilizatu gara, azken lan heriotza salatzeko. Argi dugu laneko indarkeriarekin amaitzeko lan eta bizitza duina bermatu behar direla, lanetik onik eta bizirik bueltatzea eskubidea dugulako. Gutxienez 24 dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian lanean hildako langileak, horietatik 10 Bizkaian, non bi langilek jarraitzen dute desagertuta Zaldibarreko zabortegian.