2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakAzken heriotz istripuarekin gutxienez 18 dira aurten lan ezbeharrean hildako langileak Euskal...

Azken heriotz istripuarekin gutxienez 18 dira aurten lan ezbeharrean hildako langileak Euskal Herrian


Atzo azken orduan jakin genuen ARCELORen Urretxuko lantegian 40 urteko langile bat hil zela, lan ezbeharrean.
Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna helarazi nahi diogu hildako langilearen familiari, gertukoei eta lankideei.

Atzoko heriotzarekin gutxienez 18 dira aurtengoan Euskal Herrian hil diren langileak.

Beste behin ere ARCELOR. Urtero lan istripu larriren bat izaten da enpresa horretan. Hain zuzen ere azken asteetan jakin dugu gutxienez bi istripu gertatu direla enpresan, larritasun maila ezberdinekoak. Horien aurrean enpresari eskatua genioen laneko segurtasunean eta osasunean inplikatzeko, langileen osasuna beste edozein irizpideren gainetik jarriz.

Egun, zoritxarrez istripuak bata bestearen atzetik ari dira gertatzen eta enpresek ezkutatu egin nahi izaten dituzte, “zero istripu” faltsuaren atzean.

Berriro ere patronalaren isiltasun konplizea “entzungo” dugu, jazoera larri hauen gaineko baloraziorik ere egiten ez duena, eta enpresen arduraren gainean ere mutu segitzen duena.

Instituzioen, Osalanen, lan ikuskaritzaren eta enplegu sailaren inplikazioa behar-beharrezkoa da, enpresa hauekin “tolerantzia zero” izan behar da, eta behingoz beharrezkoak diren neurriak hartu, benetako prebentzio politikak abian jartzeko. Aldaketa behar dugu langile klasearen segurtasuna eta osasuna lehenetsiko duen eredu ekonomiko sozial eta politiko baten alde.

LABek lanean jarraituko dugu, eskubideen aldeko borrokan jarraituko dugu, langileen segurtasuna eta osasunaren alde ekinean segiko dugu.

Horregatik guztiagatik bat egiteko dugu Arcelorreko enpresa batzordeak deitutako 24 orduko lanuztearekin, atzoko 22.00etan hasita egiten ari diren protestarekin. Halaber, gure atxikimendua ematen diogu gaur eguerdiko 12.00etatik 14.00etara enpresa aurrean egingo den elkarretaratzeari.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...