2024-11-14
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakAzaroak 7tik 10era garbitasuneko 1.500 langile greba egitera deituta daude

Azaroak 7tik 10era garbitasuneko 1.500 langile greba egitera deituta daude


ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOek azaroak 7,8,9,10 eta 11rako grebara deitu dituzte EHU eta Bigarren hezkuntzako azpikontratetako garbitasuneko langileak, baita Zumaia eta Hernaniko zentro munizipaleko langileak hitzarmen duin baten alde. Besteak beste langileek soldata igoera eta lan erreformen aurrean hitzarmena blindatzea aldarrikatzen dute,


ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOen oharra:Hitzarmenaren iraupena 2014ko abenduan amaitu zen, plataformak prestatu ondoren alorrean ordezkaritza dugun bost sindikatuok ELA( %40.24), UGT (%24.39), LAB ( %13,41, ESK ( %10,98) eta CCOO (% 10,98) eta enpresek negoziaketa mahaia osatu genuen 2015ko maiatzaren 12an.- aldarrikapen nagusiak hauek dira:1/ %2,5eko soldata igoera, 2010tik langileek soldata izoztua izan dute eta %8,5ko galera jasan erosmen ahalmenean.2/ Kontratazioa: langilegoaren erdiak lanaldi partzialeko kontratoak dituzte.Gainera, eskoletan lan egiten dutenei, uztaila eta abuztuan soldataren %30 jaisten zaie langabezira bidaltzen dituztelako.Lanaldi partzialak osoak bihurtzeko regulazio bat beharrezkoa ikusten dgu.3/ lan erreformaren aurrean berma guztiak jasotzea.- negoziaketaren egoeraEnpresek urte eta erdi honetan negoziaketa blokeatu dute proposamen sindikal guztiak atzera botaz.Enpresen jarrera erabat probokatzailea da eta kolektiborako errespetu falta handia agertzen du: prekarietatea dakarren lanaldi partzialeko kontratuak egiten jarraitu nahi dute eta soldata igoera absentismo indizera lotu. Enpresa berak dira langileen osasuna okertzeko erabakiak hartzen dituztenak egunez egun lan karga handituz: lanpostuak amortizatuz, bajak ez ordezkatuz eta ratio gero eta handiagoak ezarriz.- Eusko Jaurlaritzak egin duen eislepena Hitzarmena negoziatzen ari ginela, 2016ko apirilaren 1ean eusko jaurlaritzak eskoletako garbitasunaren esleipena egin zuen, hemen lan egiteko dute alorreko langile gehienak, ia 1000 . Hitzarmena negoziatzeko marjenik ez zutela zioten enpresek %10 eta %20 artean jaitsi zituzten prezioak eusko jaurlaritzaren oniritziakin.Instituzioek hartutako erabaki huek emakumeak jasatzen dugun soldata diskriminazioa eta berdintasun eza mantentzen dute.
Emakumeok sektore batzutan, garbitasuna adibidea da, lan egiten dugu masiboki eta hauek dira lan baldintza okerrenak dituztenak.Berriro, emakume langileak azpikontratako kate ilun honetako maila ahulenean gaude.Una- Greba deialdiaEgoera honen aurrean, ELA-UGT-LAB-ESK eta CCOO sindikatuok datorren azaroak 7,8,9,10 eta 11rako greba deitu dugu ondorengo zentrotan: EHU, hezkuntzako zentroak, Hernaniko eta Zumaiako zentro munizipalak.Lan duina aldarrikatzen dugu: galdu dugun erosmen ahalmena berreskuratu eta lanaldi partzialak osatzeko bermak.- mobilizazioak:Astean zehar goizeko 9.00tan Donostiako EHUn elkartuko gara. Azaroak 9 eta 11an askatasun etorbidetik hasita manifestazioa egingo dugu eusko jaurlaritzako hezkuntza sailan amaitzen dugula. 
 
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hitzarmen duina aldarrikatu dugu Arabako ostalaritzarako

Urtebete inguru igaro da Arabako ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatu zela "azken proposamen" gisa definitutako patronalaren azken proposamenarekin. Hau ez zen nahikoa, sektoreko langileen lan-baldintzak nabarmen okertzen baitzituen.

11 garraiolari hil dira 2024an, 2023ko heriotza kopurua gaindituz

Atzo, 56 urteko J.R.M.M. garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota. Atzokoarekin, gutxienez 54 laneko heriotza izan ditugu urte hasieratik Euskal Herrian.

Elkarretaratze batekin amaitu dugu EAEko anbulantzien publifikazioaren aldeko kanpaldia

Kontzentrazio batekin amaitu da EAEko anbulantzia zerbitzuaren publifikazioaren alde atzo hasitako 24 ordutako kanpaldia, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan egin dena. Atzo iluntzean, Gasteizko Udaltzaingoak kanpaldia bertan behera uztera behartu arren, gaur goizean aurreikusitako tailerra egin ahal izan dute.