2024-12-23
HomeEkintza SozialaAuzitegi Gorenaren Cabieces kasuko sententzia ezagututa, bere poza adierazi du Herri...

Auzitegi Gorenaren Cabieces kasuko sententzia ezagututa, bere poza adierazi du Herri Akusazioak

Kutxabank kasuko akusazioa osatzen dugun eragileok (LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, EKA eta Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak) prentsaurreko bat eskaini dugu gaur, Bilbon, auziaren azken erabaki juridikoak baloratzeko.

Pasa den asteko asteartean, Cabieces – Kutxabank auziko Auzitegi Gorenaren sententzia ezagutu genuen, sententzia honek, Mikel Cabieces, Rafael Alkorta eta Mario Fernandezek aurkezturiko EAEko Auzitegi Nagusiko sententzio zigortzailearen aurkako kasazio errekurtsoak gaitzesten ditu.

Sententziak, demandanteek aurkezturiko alegazio guztiak gaitzesten ditu, eta Mario Fernandez, Rafael Alkorta eta Mikel Cabiecesn bidegabeko jabetzea zigortzen dituen Auzitegi Nagusiaren sententzia berrestera dator.

Kasu honetan, eta fiskaltzaren eskaera asumituz, zeinetara Herri Akusazio hau gehitu zen, sententziak, hasierako zigorrari, Mario Fernandezen inhabilitazioa Merkataritza Sozietatako administrazio kontseiluetan eta askatasuna kendua duen sasoian komertzio jardunetan aritzeko ezintasuna gehitzen zaio. Bai eta, kasazio errekurtso honek sorturiko kostuak ordaintzera ere, inpugnaturiko sententziaren gainontzeko guztiak mantenduz.

Sententzia honetan, Auzitegi Gorenak, berriz ere Herri Akusazio honi arrazoia ematen digu. Zigortuek, bidegabeko jabetzearen delitua egin zuten, horren helburua, Mikel Cabiecesek Entitatearentzat inolako lanik bete gabe, hilean 5.000 euro baino gehiago kobratzea zen.

Herri akusazio honentzat, harrigarriena da delitu hau burutu zutenentzat, eta beraien defentsentzat, egindakoa normalena eta ohikoena izatea dela da, eta ondorioz, beraien aktibitatea penalki zigortezina izatea da.

Zigorturiko pertsona hauen egiteko moduak, argi uzten digu pribatizazio prozesuetan, eta Kutxabanken pribatizazio prozesuan zehazki, mesede tratuak beharrezkoak zirela, eta bultzada politikoak behar direla horrelakoak aurrera ateratzeko sententzian jasotzen den bezala.

Berriz ere berresten dugu, iruzur erraldoi baten aurrean gaudela. Iruzur hori posible izateko, delitu hauek beharrezkoak zirela bultzada politikoarekin batera. Iruzur hori urteetan aurreztaileak izan garen eta gure konfidantza Euskal Kutxetan jarri dugunon aurkakoa dela, Kutxa horien izaera publikoa gaur pribatizatua dagoelako, eta guri horren gaineko inongo kontrolik gabe uzten gaituztelako.

Funts publikoak beraien interesetarako erabili zituzten pertsona hauen aurkako zigorra, Herri Akusazio bezala aurkeztea erabaki genuen eragile sozial eta sindikaloi eskerrak izan da posible. Gure parte hartze aktibo gabe, frogak eta lekukoak eskatuz, gaurko sententzia zigortzailea ez litzateke posible izango.

Mario Fernandezen adierazpenak entzun ditugu Repsoleko administrazio kotseiluko bokal kargutik bere dimisioa aurkeztu duela esanez, bere borondate propioz egin izan balu bezala esaten du gainera, eta bere kondenaren inhabilitazio aginduarekin zerikusirik izango ez balu bezala. Gure ustez, kostatu zaio dimititzea, eta ez luke izendatze hori sekula ere onartu behar izango.

Herri Akusazio hau oso pozik gaude burutu dugun lan juridikoarekin, egin dugun salaketa politikoarekin, eta orokorrean gure ibilbidearekin. Iruzur hau azaleratzeko beharrezkoak izan gara, eta iruzurra egin duten autore materialak zigortzea lortu dugu. Sententzia hau eskutan dugula, arduradun politikoei interpelatzen diegu, aurpegia eman dezatela, eta beraien ardurak asumitu ditzatela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...