Ander Diaz Iturramako gaztea atxilotu du Espainiako poliziak gaur goizean bere etxe ondoan, lanera joaten zenean. Desorden publikoak eta kalte materialak eragitea leporatzen diote gazte honi, eta dirudienez, hurrengo orduetan epailearen aurretik pasako da. Azken atxiloketa hau salatzeko konzentrazioa egingo da gaur, arratsaldeko 19:00etan Polizia Nazionalaren komisaldegiaren aurrean.