2024-12-23
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakAste honetarako deitutako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du Gizarte...

Aste honetarako deitutako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok patronalei eta Hezkuntza Sailari gatazkari irtenbidea emateko neurriak har ditzatela eskatzen diegu, langileen aldarrikapenei taxuzko erantzunak eman eta akordioak erdiestea ahalbideratuz.

Azken bi ikasturtetan sektorean gauzatu den 22. greba eguna da gaurkoa eta aurreko greba egunekin gertatu den bezala, gaur ere, izan duen babesa oso zabala izan da, aurrekoen antzekoa. Gaurko Bilboko manifestazioan 4.000 langile inguru elkartu gara, greben helburu diren aldarrikapenekiko langileen atxekipenaren eta ikastetxeetan bizi dugun egoera nahigabearen erakusgarri.

Izan ere, sektore honetako langileok 10 urte daramatzagu gure lan hitzarmena berritu gabe, 10 urte soldata izoztuta, gure lan kargak gero eta handiagoak dira, eta jaiotze tasaren jaitsiera medio lanpostu galera garrantzitsu bat aurreikusten da datozen urteetarako. Langile kidego batzuk (hezkuntza-laguntzako espezialistak eta haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak), feminizatuenak direnak, lan baldintza erabat prekarioak dituzte, DBH eta 2-DBHko irakasleak parekatzea egiteke dago oraindik; eta beharrezkoa da, halaber, Lanbide Heziketa gehiago arautzea.

Gatazkari irtenbidea emateko ardura eta aukera duten hezkuntza sailak eta patronalek inolako fundamenturik gabe behin eta berriro diotenaren kontra, grebaren helburuak argiak eta aski ezagunak dira, sektore honetako langileen lan balditzen berreskurapena eta hotzekuntza alegia. Hobekuntza hauek gure ikastetxeetan eskeintzen den eta gure ikasleek jasotzen duten hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutela konbentzituta baikaude.

Urtarrileko 8 greba egunen ostean eta martxoko greba egunen aurretik sindikatuok Kristau Eskola, sektoreko patronal nagusiarekin, izandako aldebiko bileretan, adostasunak erdiesteko aukera eman zezaketen zenbait planteamendu egiteko prest agertu zen patronala. Tamalez, eta zergatiak ezagutzen ez badigutu ere, patronalak atzera pauso nabariak eman ditu, eta azkeneko mahai negoziatzailera ekarritako eduki eta planteamenduek adostasunak erdiestea zailtzen dute.

Proposamen hau definitibo eta behin betiko gisa aurkeztu arren, sindikatuok negoziaketara erabat irekita jarraitzen dugu, patronalak akordio puntuak non dauden badaki, idatziz ere helarazi diogun dokumentu batean jasotzen den bezala, eta beraz planteamendu horietan sakontzeko eskatzen diogu.

Hezkuntza sailak ere ardura dauka sektore honetako langileen lan baldintzekiko eta eskaintzen den hezkuntza kalitatearekiko, gatazkaren irtenbidean inplikatu eta ardura hau bere gain hartzea eskatzen diogu beraz, ardura hori bere gainetik kentzeko saikerak albo batera utziz behingoz. Gatazkaren irtenbidea ez du zerbitzu minimoen handitzeak ekarriko, ez eta bere inplikazioa debideratzeko asmoz gatazka lan sailera bideratzeko saiakerak ere.

Langileen eskaerei erantzunez gatazka bideratzeko ardura patronal eta hezkuntza sailak dute, bakoitzak dagokion neurrian, eta horregatik, LAB, ELA, STEILAS,CCOO eta UGT sindikatuok bai patronalei eta bai Hezkuntza sailari eskatzen diegu bakoitzak dagokien ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzatela, langileen aldarrikapenei tajuzko erantzunak emanez eta akordioak erdiestea ahalbideratuko duten planteamenduak eginez.

Aldi berean, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileak aste honetako greba egunak babestera eta antolatu ditugun elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...