2024-12-23
HomeBidalketak2013Asanblada Feminista urtarrilaren 11ean Bilbon

Asanblada Feminista urtarrilaren 11ean Bilbon

Urtarrilaren 11ean Bilboko La Bolsan goizeko 10:00etan ASANBLADA FEMINISTA deitu dugu Bizkaiko emakumeen asanblada, Euskal Herriko Bilgune feminista eta LAB, ELA, STEE EILAS eta ESK sindikatuok.

Euskal Herrian azken hilabeteotan eskubide sozialen gutun bat eraikitzeko prozesua jarri da abian eta karta horreri ekarpen feminista egiteko beharraz jabetuta deialdi propio bat egin nahi dugu.

Urtarriletik aurrera eskubide eta tresnetan zentratuko da eztabaida eta zuek guztiekin batera ekarpenak egitea garrantzitsua ikusten dugu. Horregatik datorren larunbatean, hilak 11, Bilboko La Bolsan goizeko 10:00etatik 13:30tara ASANBLADA FEMINISTA egingo dugu.

Asanbladan landuko den gaitegia

  • Zergatik zertarako karta? Feministon ekarpena ezinbestekoa.
  • Aldarrikapen eta tresnen inguruko eztabaida lan taldetan.
  • Ondorioak konpartitu eta amaiera.

Amaitutakoan eta TANTAZ TANTA ekimenetik dagoen deialdia kontutan hartuta, gure tantatxoa jartzea gustatuko litzaiguke, horregatik denak kalejiran ateratzera animatu nahi zaituztegu, emakume presoen egoera salatu eta gure ekarpen feminista egiteko asmoarekin.

Banderola moreak eta jantzi moreak hartu eta kaleak okupatzera!!!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...