2024-12-23
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaArtiacheko enpresa batzordeak bertan behera utzi ditu aurreikusitako mobilizazioak

Artiacheko enpresa batzordeak bertan behera utzi ditu aurreikusitako mobilizazioak


Artiacheko langileek egina zuten prentsaurreko deialdiaren aurrean, Artiachen jabe den Adams Foodek Enpresa-Batzordea bilera batera deitu du. Bertan zuzendaritzak bigarren jarduerarekin jarraitzeari uko egin dio eta ondorioz gaurko aurreikusita zeuden ekintzak bertan behera uztea erabaki du enpresa batzordeak.

Artiacheko langileen oharra:

Artiacheko langileek egina zuten prentsaurreko deialdiaren aurrean, bigarren jarduera deriotzan praktikak direla-eta bihar egin behar zutena (enpresak aurrera eramaten zituenak MAZ mutualitatearen ezinbesteko lankidetzarekin), Artiachen jabe den Adams Foodek Enpresa-Batzordea bilera batera deitu du. Bilera honetan Zuzendaritzak uko egin dio bigarren jarduerarekin jarraitzeari, hortaz, Enpresa Batzordeak bihar, azaroaren 3rako aurreikusita zituen ekintza guztiak bertan behera utzi ditu.

Mobilizazioak bertan behera deitzeak suposatzen du arrazoia genuela eta ezin direla bajadun istripuak izkutatu eta langileei euren osasunerako eta sendatzeko duten eskubidea ukatu. Deialdiak bertan behera uzteak ez du esan nahi beste ekintza batzuei uko egiten zaiela, batzuk honezkero hasitakoak, hala nola Laneko Ikuskaritzako salaketa eta beste batzuk, datozen egunotan martxan jarriko direnak, prebentzio zerbitzuak osasunaren zaintzan egin duena argitzeko; MAZ mutualitatearen kontrako ekimenak edo ilegalitate honetan parte hartu duten profesionalek kontrakoak.

Beharrezko ikusten ditugu ekintza hauek kontuaren larritasuna ikusita. Ezin dugu onartu mutualitateak eta patronalak langileen osasuna arriskutan jartzea osasunerako eta sendatzeko eskubidea errespetatu barik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...