2025-03-16
HomeEkintza SindikalaArraiotzeko HiperSimply-k langile bat kaleratu du jazarpen sindikal garbi batean

Arraiotzeko HiperSimply-k langile bat kaleratu du jazarpen sindikal garbi batean

Baztandis S.L edo denongatik ezaguna den Arraiotz Baztango Simply-k langile bat kaleratu du bere eskubideak erreklamatu zituelako eta hauteskunde sindikal batzuetan hauatagaia izateagatik. 

Enpresa honetako langileekiko jazarpena eta esplotazioa ez da gauza berria eta denongatik ezaguna da zoritxarrez. Jazarpen zerrenda luzeegia da eta orduak pasa genitzazke eraso, lan jazarpen, mehatxu, mendeku eta abar luze batetaz solasten.

Funtzionatzeko modu erabat autoritarioa daukan enpresa batetaz ari gara solasean, langileak bere propietatea bailiran tratatzen dituena, bere lan baldintza propioak inposatzen dituena lan hitzarmena ez betez eta burua makurtzen ez duten langileak zigortu eta mehatxatu egiten dituena.

Hau dena gainera ez litzateke posible izanen bere menpean eta zerbitzura dagoen ordezkaritza sindikalik gabe, ez bakarrik gertatzen den guztiaren aintzinean deus erraten ez duena, baizik eta estrategia enpresarial honetan parte aktiboa dena. Ez dezagun ahantzi azkeneko hauteskunde sindikaletan enpresak hiru hautagai aurkeztu zituela, eta langileekiko mehatxuen bidez beraiek hautatzea lortu zuela, langileei erranez hautagai horien alde ez bozkatuz gero garesti ordainduko zutela.

Atzo kaleratutako langilea LAB sindikatuko hautagaia izan zen langile bat da, langileen egoera aldatzeko bere burua aurkeztu eta aurpegia eman zuena. Horregatik orduz geroztik enpresak begi tartean eduki du langile hau eta ez du zalantzarik eduki gezur eta trikimailuen bitartez langilea kaleratzeko.

Honi gehitu behar zaio langile honek berriki lan hitzarmena ez betetzeagatik enpresa salatua zuela. Beraz garbi ikusten da, enpresaren aldetik mendeku garbi bat dagoela oztopoa suposatzen dion langilea erditik kentzeko.

Enpresak langileari ezezik, lanean gelditzen diren langileei atentzioa deitu nahi izan die kaleratze honekin, beldurra zabaltzeko eta jendeak sinestarazteko egoera aldatu nahi duenak eta mugitu egiten den langileak langile honen ondorio berdinak jasango dituela.

LAB sindikatutik ez ditugu jarrera mafioso eta bedurrra sartu nahi dutenak onartuko. Arraiotzeko Simplyko langileek sindikatuaren interbentzioa behar izan dutenean sindikatua beti hor egon da eta orain ez da guttiago izanen. Hain da larria gertatu dena sindikatuak ere arduraz jokatuko duela langile honen eta Arraiotzeko Simplyko gainontzeko langileen eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Onartezina da gaur egun oraindik ustez pasatako garaiatako praktika laboral hauek ematea, baino zoritxarrez egoera hauek maizegi gertatzen dira, jende gehiegi aprobetxatzen baita egoera hauetaz. Honi gehitu behar diogu ez dela Baztanen gure sindikatuko kideen kontra horrelako zerbait gertatzen den lehenengo aldia eta nahikoa dela errateko garaia iritsi da. Ez dugu gure sindikatuaren eta gure sindikatuko jendearen kontrako erasorik onartuko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebasken jarrera harroputz eta esplotatzailearen aurrean mobilizatzera joko du gehiengo sindikalak

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok apirilaren 3an mobilizatuko gara, eta deia egiten dugu apirilaren 5ean pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsio eta soldata duinen alde deituriko mobilizazioetan parte hartze hartzera.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta bere ardurapean dauden 100.000 pertsonen lan baldintzak hobetu behar ditu

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea deitu dute martxoaren 18rako, Eusko Jaurlaritzari sektore publikoko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko. Egun horretan bertan...

LABek salatzen du EEEren negoziazioan argi geratu dela Guardianek duela asko zuela programatua lantegiaren itxiera

LABetik gure erabateko gaitzespena adierazi nahi diogu Guardianek aurkeztutako kaleratze kolektiborako espedienteari. Erabaki honek 171 lanposturen suntsiketa eta eskualdeko enpresa enblematikoenetako bat ixtea ekarriko du. Ez ditugu onartzen enpresak neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak, ez baititu behar bezala frogatu. Are gehiago, EEE aurkezteko aipatzen dituzten arrazoiak multinazionalak berak eragindakoak dira.