2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaArcelor Zumarragan lortutako akordioa mehatxupean eginiko inposaketa bat dela salatu du LABek

Arcelor Zumarragan lortutako akordioa mehatxupean eginiko inposaketa bat dela salatu du LABek


Arcelor Zumarragan gertatutakoa, erreformaz erreforma, lan harremanak desarautuz eta prekarizazioan sakonduz, enpresarien lan kostuak murrizteko eta irabaziak bermatzeko egindako mugimendua dela salatu du LABek. 

Garbiñe Aranburu, LABeko Negoziazio Kolektibo eta Ekintza Sindikaleko idazkariak, enpresarien mehatxuen aurrean sindikatuak ez duela amore emango adierazi du, eta hor kokatu du LABek Arcelor Zumarragan akordioa ez sinatzeko hartutako erabakia. ELAk akordioa sinatu izana kezkagarritzat jo du Aranburuk, ez baita ulertzen lan erreformari enpresetatik aurre egin behar dela esaten duen sindikatu batek, langileen eskubideetan atzerapausoak dakartzan akordio bati bide ematea.

LABek Arcelor Zumarragan gertatu dena oinarri, malgutasunaren inguruan egiten duren irakurketa

Erreformaz erreforma, geroz eta bitarteko gehiago eman zaizkio patronalari lan harremanak desarautu eta prekarizazioaz baliatuz, lan kostuak murriztu eta irabaziak bermatzen jarraitzeko. Azkeneko lan erreforma izan da orain arteko oreka apurrak desorekatu dituena, langileen eskubideak defendatzeko bitartekoa den negoziazio kolektiborako eskubidea ezeztatu du eta jada errazak ziren kalerapenak guztiz libreak eta ia doakoak bihurtu ditu.

Erreforma guzti horiek enplegua babesteko beharrezko omen ziren eta enplegua babesteko enpresariei malgutasuna eman behar omen zaie. Malgutasuna langileak kontratatzerakoan, malgutasuna lan munduan langileak lan egutegirik gabe lan egin dezaten eta magutasuna lan mundutik irteterakoan, hau da kalerapen libreak.

Ondorioz enplegua suntsitu da eta suntsitzen jarraitzen da, langabezi tasa onartezinetara iritsi arte. Langileen langabezia enpresaren mesedetan erabili dute. Soldatak ere erasotu dituzte, ondorioz aberastasuna gero eta okerrago banatua dago, neurri honek ere enplegua suntsitzen du kontsumoan eta sarrera fiskaletan eragin zuzena du.

Orain malgutasunarekin, lanaldiaren gaineko kontrol osoa nahi dute, lan kostuak murrizten jarraitzeko. Gezur borobila da malgutasunak enplegua babesten duenik. Suntsitu egiten du eta kontziliazioa ezinezko egiten du.

Azken lan erreformak, langileen eskubideak defendatzeko bitartekoa den negoziazio kolektiboa erasotu du: adostasuna baliorik gabe utzi du, bi artean adostutako alde batek, enpresariek, ez betetzea erabaki dezaketelako, ultraktibitate printzipioa erasotu du eta enpresa eremuko negoziaketei lehentasuna eman die.

Langileengan ziurgabetasuna eta beldurra dira nagusi, enpresariei mehatxuak gauzatzeko oztopo legal guztiak kendu egin zaizkie. Langileek ikusten dutena da, urteetan borrokari esker, eta ez inork ezer oparitu duelako, lortu diren eskubideak egun batetik bestera galdu daitezkeela.

Lan merkatuaren desregulazioa aurrera doa, prekarietateari eremu berriak eskainiz, lan baldintzak dibidendioaren mesedetan kokatuz. Enpresa eremua erabiltzen ari da horretarako.

Horrela patronalak, negoziazio kolektibo sektoriala blokeatzen du erreformari mugak jartzen ez diozkion edota langileentzat inolako onurarik ez duen hitzarmena sinatzen ez bada.

Eztabaida enpresaz enpresa egin nahi dute. Horrela langilegoa zatituagoa dagoelako, ahulagoa delako eta lan harremanen indibidualizazioan urratsak ematen ari direlako. Horretara doaz, enpresariei, hainbat agintari politikori, tertulianoei gero eta gehiago entzuten diegu, sindikatuok jarrera itxiak ditugula eta langileekin zuzenean erabaki behar dela enpresetan.

Arcelor Zumarraga
Enpresak kalerapenen edota enpresa itxieren mehatxua erabiltzen dute behin eta berriz langileak izutzeko eta lan baldintzetan atzerapauso berriak inposatzeko, norbaitek sinesten du horrelako egoeretan langileen erabakia librea denik???

Testuinguru hau izan da Arcelorreko “negoziazio” eta “akordioa” baldintzatu duena. Ez da benetako negoziaziorik egon, amore emate bat baizik, mehatxupean eginiko inposaketa bat baizik.

Arcelorren gertatutakoaz atera daitezkeen ondorio argiak, 3 dira:

– Enpresariek irabaziak bermatzeko bide erraza dute – lan kostuak etengabe murriztea
– Eusko Jaurlaritzaren menpekotasun politikoa
– Konfrontazioko sindikalgintza inoiz baina beharrezkoagoa da

Enpresariek ez dute beharrik ekonomiaren, enpresen benetako arazoari irtenbidea topatzeko. Españak, eta bertako patronalak guztiz bat egiten du horrekin, hautu argi bat egin du: enpleguarekin eta koste sozialekin espekulatzeko bidea ireki du kapitala erakartzeko eta jada dagoen kapitalari dibidendoa handituko zaiola bermatzeko. Erreforma da orretarako bitarteko legala.

Arcelorren adibideak oso argi erakusten du hau. Estatutik inposatu zaigun energiaren erreformak gain kostu handiak dakartza enpresarentzat eta nondik berreskuratuko dute kalte hori, langileetatik.

Desarauketan sakontzen ari dira inolako konrpomisorik hartu gabe: konpromisorik ez enpleguarekin, ez inbertsioekin edota enpresa bideragarri egingo duten benetako neurriak hartzeko.

TAPIAk beti errezeta berdinetara ez jotzeko esan zuen, errazera ez jotzeko eta hau zer da ba????? Berriro ere langileek ordainduko dute. Ustez langileek onartu egin dutenez orain ixilik dago

Eusko Jaurlaritzaren ahuldadea begi bistakoa da. Enpresa handien eskuetan daude eta horrek enplegu eredu basati hau ontzat ematera eramaten ditu. Menpekotasun hau dela eta, ez dago borondate politikorik eta ez dira hartzen ari momentuak eskatzen dituen erabaki politikoak.

Euskal ekonomia bidegurutze egoera batean aurkitzen da. Herri industriala izanda, erronka propioak ditu. Irabaziak mantentzeko lan kostuak murriztea ez da bidea, lan harreman eredu honekin, langileentzat miseria besterik ez dago eta ez hori bakarrik ez dago garapen eredurik, ez dago ekonomia lehiakorrik.

Lan harreman eredu berri baten beharra
Bada garaia, teknologian eta prestakuntzan inbertituz, balio erantsian oinarrituko den ekonomia baten alde egiteko. Eta horrek egun Confebasken agintzen dutenekin, multinazional handiekin aurrez aurre jartzea esan nahi du, ematen zaien babes politikoa kentzea esan nahi du

Hori da Eusko Jaurlaritzak bideratu nahi ez duen eztabaida. Adierazgarria da testuinguru honetan Markel Olanok gipuzkoako diputazioari ehun industriala ez duela babesten aurpegira botatzea. Eztabaidagarria izan daiteke hori baina larru sendoa behar da benetako industria politika bat egiteko erantzunkizun nagusia duen Eusko Jaurlaritza sustengatzen duen EAJko alderdikidea izanda, jarrera hori erakusteko

Konfrontazio beharra
Multinazionalek eta elite politikoak sindikalismo eredu bat nagusitzea nahi dute, konfrontazioari uko egiten diona, enpresariei men egiten diena, langileei guztia ontzat ematea beste biderik ez dagolea sinestarazi nahi diena. CCOO – UGT dira nabarmen eredu horretan daudenak

Arcelorreko kasua izan da un “chantaje de manual” eta kezkagarria iruditzen zaigu ELA akordio horretan sartu izana. Lan erreformari enpresatatik aurre egin behar zaiola esan eta ondoren enpresaz enpresa horrelako akordioei bide ematea.

LAB moduan oso argi dugu enpresa eremua borroka esparrua dela eta enpresaz enpresako eztabaidara eraman nahi gaituzten honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa dela enpresatan indartsu egotea, antolatzea, langileekin borroka ideologikoa egitea. Eta batez ere oso garrantzitsua dela konfrontaziozko ekintza sindikala aldarrikatzen eta defendatzen dugunon aldetik, enpresarien mehatxuen aurrean amore ez ematea.

LABen lerro sindikala oso argia da ez dugu ontzat emango langileen eskubidetan atzerapauso berririk ematea ez sektoreko negoziazioetan, ez eta enpresaz enpresako akordioetan ere. Ulertuta egoera zailak egon badaudela akordioetarako prestutasuna agertzen dugu, beti ere enplegua babesteko erabaki argiak badaude eta ia beti erantzun berdina jasotzen dugu, enpresariak ez daude prest inolako konpromisorik hartzeko.

LABen ustez sindikalgintza abertzaleak erronka handia dugu aurrean. Eztabaida ezin dugu enpresatara mugatu, eztabaida ezin da erasoei erantzutera mugatu.

Enpresaz enpresako lan arazo soila baina arazo politikoagoa da eta hori da behingoz egin behar dugun eztabaida. LABentzat alternatiba lan harreman eredu berri bat eraikitzetik pasatzen da (enplegu duina babestuko duena, negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuko duena, aukera berdintasuna ekarriko duena etab) Aurreko urtean proposamena egin genuen, eztabaidarako da. Baina horri ekin behar diogu.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...