2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaArcelor Sestaoren itxierak 1.000 langile baino gehiagori eragingo die

Arcelor Sestaoren itxierak 1.000 langile baino gehiagori eragingo die


LABentzat ArcelorMittal-ek Sestaon duen lantokia era mugagabean ixteko hartutako erabakia oso larria da, batez ere bertako lan karga Asturias eta Frantziako lantokietara eramateko asmoa duela jakinarazi duenean. Hori gauzatzen bada, deslokalizazio kasu argi bat litzateke. Argi geratu da Sestaoko langileen langabeziarean kontura Arcelor Mittaleko irabaziak haunditu nahi dituztela. LABen kalkuluen arabera erabaki honek 1.000 langiletik gora kaltetuko lituzke.

Beste behin ere, multinazional honek, langile, instituzio eta eskualdeari bizkarra eman die, urte luzez diru laguntza haundiak jaso dituen arren.

Egoera ez da berria Arcelorren: Azken 3 urteetan Euskal Herriko 3 lantoki isteko mehatxua egin du: Zumarraga, Agurain, eta orain Sestao. Zein izango da hurrengoa? Mehatxua eta inposaketa nagusi den lan harreman ereduaren islada da hau, Arcelorrek zehatz mehatz ezarzten duen ereduarena.

Atzo jakin genuen albistea konfirmatzen bada, 335 langile eta beti ahaztu ohi diren azpikontratatutako langileez gain, beste lan zentro batzuei ere eragingo die. Hain zuzen ere duela gutxi Arcelorrek erosi dituen eta oso egoera kezkagarrian dauden Legutioko Condesa Fabril, eta Lesakako Condesa Zalainek ekoizpenaren zati haundi bat Arcelor Sestaorentzat egiten dute. Hortaz, Arcelor Mittali lantokien etorkizuna eta bertako lanpostuak bermatzeko bideragarritasun plana aurkeztea exijitzen diogu. Guztira LABek 1.000 langile baino gehiagori eragingo diela neurriak aurrikusten du.

Pasa den Abenduan altzairugintza sektorean bizi den zihurgabetasun egoeraren aurrean, (Arcelor, Gerdau, Condesa, Laminaciones Arregui…) instituzioei orohar baina bereziki Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari Euskal Herriko altzairugintza sektorearen mahaia osatzeko deialdia egin genien enplegua eta sektorearen etorkizuna babesteko. Mahai hori lehenbailehen osatzea exijitzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...