2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaArabako Osakidetzako biltegien pribatizazioa gelditu izana poztekoa da

Arabako Osakidetzako biltegien pribatizazioa gelditu izana poztekoa da

Julian Pérez Gilek gidatzen duen Osakidetzako jarduneko Zuzendaritzak erabaki berri du "Arabako bilketa eta horniketako plataforma logistikoa" deiturikoa momentuz ez burutzea. Egitasmo honen helburua Osakidetzak lurralde honetan dauzkan biltegien pribatizazioa baino ez da, beti ere orain arte osasun publikoa negozio bihurtzeko jorraturiko bideari jarriki.

Langileon mobilizazioei esker, Osakidetzako zuzendaritzak egitasmoa hurrengo zuzendaritzaren esku uztea erabaki du, hau da EAJren esku. Egitasmoaren berri zabaldu bezain pronto langileek mobilizatzeari ekin zioten: kontzentrazioak eta ordubeteko 2 lanuzte Txagorritxu eta Santiago Ospitaleetan. Izan ere, gaur bertan burutzen ari da bigarren lanuztea oso modu arrakastatsuan.

Berriro ere argi dago bide bakarra borroka dela eta gaur egun langileon mobilizazioa inoiz baino garrantzitsuagoa dela lan-eskubideak eta lanpostuak defendatze aldera eta baita kalitatezko osasun sistema publikoa ere. LABek pribatizazioen kontra eta zerbitzu guztien errebertsioaren aldeko borrokan jarraituko du.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...