2025-04-23
HomeIndustriaMetalgintzaArabako Metalgintzan negoziatzen jarraitzeko borondatea berretsi du LABek

Arabako Metalgintzan negoziatzen jarraitzeko borondatea berretsi du LABek

Pasa den uztailaren 5ean, SEAk Arabako metalaren hitzarmenaren mahaian erakutsi zuen jarrera ofizialari uko eginez, metalgintzaren hitzarmenaren negoziaketa irekita jarraitzen du, SEAk LABeri deituriko bilera estraofizialak kontutan hartuz gero. Uztailaren 5eko bileran LABetik esan genuen bezala, negoziaketak ez ditugu amaitutzat ematen, beraz, orain arte bezala PRECOaren bitartez negoziatzen jarraitzeko borondatea adierazten dugu.

LABetik, ekainaren 25ean SEAri, CCOOeta UGTrekin batera luzatutako proposamena berresten dugu.

Horrela, LABek gaur egungo hitzarmena 2013ko abenduaren 31 arte luzatzea onartuko luke SEArekin akordio batera heltzeko helburuarekin, zeinek Arabako metaleko langileei atzerapausorik gabeko hitzarmena suposatuko liekeena, sektoreko erreferentzia izango litzatekeena eta erreformatik blindatuta egongo litzatekeena.

Patronalak bi urte eta erdi eman ditu negoziaketa mahaian parte hartzen, negoziaketa bera luzatzearen intentzio bakarrarekin, eta honekin batera, denbora joan ahala, jarrera sindikala baldintzatu nahian. Gaur egun milaka eta milaka langile pairatzen ari duten egoera, herrialdeko konbeniorik gabe egotea alegia, patronalaren eta bere jokuaren erantzunkizuna da, hitzarmenen desagerketak aprobetxatu nahi dituelako, akordio mermatuak lortzeko.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pasaiako Udalak udal haur eskola zerbitzua bertan behera uzteko hartu duen erabakia okerra da LABentzat

Prentsaren bidez jakin du LABek Pasaiako Udalak eskaintzen duen Lilitegia udal haur eskola zerbitzua bertan behera uztea erabaki duela, EH Bildu eta Podemosen bozkekin. Pasaiako haur eskola zerbitzu hau, lizitazio baten bitartez bertako ikastolak ematen badu ere, udal zerbitzu publiko bat da, hemendik aurrera Pasaiako jendearteak udaletik jasoko ez duena.

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.