Arabako helduen egoitza pribatuetan beste mobilizazio egun bat egin dute, hitzarmen duin baten defentsan, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok deituta.
Langileen lan baldintzen defentsan egindako protestekin batera, Caser egoitzan iaz hildako langileari omenaldia egin diote, koronabirusak jota hil diren gainontzeko herritarrak gogoan izateaz gain.