2024-11-23
HomeUncategorizedArabako egoera ekonomiko eta soziala salatzeko kanpaina jarri du abian LAB sindikatuak

Arabako egoera ekonomiko eta soziala salatzeko kanpaina jarri du abian LAB sindikatuak

Arabako egoeraren salaketa jendarteratuko du LABek; ekainaren 14an manifestazio batekin emango zaio amaiera kanpainari.
2007tik, krisi ekonomikoa forma hartzen hasi zenetik, patronal eta langileen artean gatazka soziala egon den eta dagoen enpresen zerrendak amaierarik ez duela ematen du. Batzuk itxi egin dituzte, beste batzuk ia guztiz desegin dituzte eta besteetan EREek bertako langileria itota dauzkate. Hau guztia kontuan izanik, egoeraren gaineko informazio eta salaketa kanpaina jarri du martxan LABek. Salaketa jendarteratzeko kanpaina abian du jada sindikatuak; ekimen honi ekainaren 14an emango zaio amaiera, Gasteizen egingo den manifestazioarekin.

Caravanas Hergo, Kennametal, Yosutehermik, Ceplastik, Saunier Duval, Kemen, BH, Cegasa, Mobiliario Bior, Daewoo, Esmaltaciones San Ignacio, Arabako sare industrialaren parte ziren enpresak orain desertu ekonomiko bihurtu dira; Celsa Atalntic, Condesa, Benelli, Arrieta S.L., Cobra, Plasticos Gorbea… pertsonal, soldata edota eskubide laboralen murrizketak jasaten ari dira . . . Prozesu ezberdinak dira, baina oinarri bera dute, kapitalaren politika neoliberalak.

2012ko lehen hiruhilabetekoan, 1540 pertsonek jasan dute ERE baten gogortasuna, pertsonal murrizketak, suspentsioak edo lanpostu suntsiketak. Eta egun 1700 langileri eragiten dion Michelin Gasteizko murrizketa espedientea gehitu behar zaio egoera penagarri honi. Datu hauek gainera lanpostu zuzenenak dira, hauei firma handi hauetarako, ia esklusiboki, lan egiten duten enpresa txiki eta tartekoen datuak ere gehitu beharko lirateke, asko ixtera edota langileak kaleratzera behartuak.

Baina hau ez da industriako sektorean geratzen, krisi honek enplegua suntsitu edota lan eskubideen eskastea ekarri dituzte zerbitzu sozialak bezalako esparruetan. Justu gainera orain, biztanleriaren gehiengoak bere bizi baldintzen pobretzea eta eskastea sufritzen ari denean, zerbitzu hauek sozialki beharrezkoagoak direnean, gastuak murrizteko pribatizazio eta ezkutuko ERE prozesu bat jarri dute martxan. Horren adibide garbia da Araban etxeko-arretan lan egiten zuen pertsona kopurua 2010ean 1200 lagun izatetik gaur eguneko 800era jaitsi izatea.

Krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, patronala, Banka eta lekuan lekuko gobernuek langileriaren aurkako neurri onartezinak hartzen ari dira, murrizketa sozial etengabeak, kaleratze etengabeak lan baldintzen gogortzeak, . . . esparru orokorrean pentsio, osasungintza edo hezkuntzan murrizketak, . . . abar luze batekin krisiaren erantzule klase zapalduenak egin nahi dituzte, kapitalaren eta enpresen errentak igotzeko apustua eginez.

LABen uste dugu, beste eredu ekonomiko eta sozial bat lortzeko bidean, beste politika sozial eta ekonomiko batzuk aplikatzea ezinbestekoa dela uste dugu, eta Euskal Herrian eta Araban, horretarako behar besteko indar eta babes sozial nahikoa badago.

Tresna politiko ezberdinak behar ditugu, langileriaren mobilizazioarekin batera, Gasteizen konkretuki eta orokorrean Euskal Herrian, pairatzen ari garen lanpostu suntsiketa politikari aurre egin ahal izateko. Guzti honegatik, patronalak, Rajoyren Gobernuak martxan jarri dituen erreformekin, lan eskubideak suntsitzeko ahaleginei aurre egitera, eta gatazka eta babes bezala erabiltzen dituen, zintzilik dauden lan hitzarmen aurrean (egun 48.258 langile daude egoera honetan), negoziazio kolektiboa babestera deitzen eta animatzen ditugu Arabako langile guztiak.

Gasteizen, 2012ko ekainaren 5ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.