2025-03-18
HomeEkintza SindikalaArabako delegatuek Negoziazio Kolektiboaren defentsa egin dute SEA patronalaren aurrean

Arabako delegatuek Negoziazio Kolektiboaren defentsa egin dute SEA patronalaren aurrean

Arabako delegatuek Batzarturik izan dira gaur Negoziazio Kolektiboaren egoera aztertu, eztabaidatu eta aurrera begirako lanketa finkatzeko. Gasteizko Aldaben burutu den asanbladaren ostean delegatuak manifestazioa egin dute SEA patronalaren egoitzaraino.

"Langileon lan baldintza duinak hemen negoziatu. Lucha por tus derechos" lelopean, LAB sindikatuak SEAri langileei entzun diezaiola eta erantzukizunez joka dezala eskatu dio.

Delegatuen batzarra Buruntza-Goierrin

Atzo, Buruntza-Goierriko delegatueen txanda izan zen. Villabonan elkartu ziren Negoziazio Kolektiboaren inguruan eztabaidatzeko. Asanbladaren ostean elkarretaratzea egin zuten hitzarmenen defentsan.

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi langile hil dira aurten luma garabiak erabiltzen ari zirela

S.F.P. 62 urteko langilea hil da gaur goizean, eraikuntza lanetan ari zela, Arratzun, Bizkaian. Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones, SL enpresako langilea, luma garabi batekin baserri batetako teilatura materiala igotzen ari zela, goi tentsioko kable batera gerturatu da eta deskarga bat jaso du.

Mahai Orokorreko sindikatuok greba deitu dugu apirilaren 9rako Nafarroako Administrazio osoan

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok prentsaurrekoa eman dugu Mahai Orokorrean langile publikoen lan-baldintzen benetako negoziazioa eskatzeko, foro horrek baitu langileen zilegitasuna eta babesa.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.