Arabako ardogintzako hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bileran, LABek lau puntu aurkeztu ditu, hauek onartuz gero akordioa sinatuko lukeela aipatuz eta patronalak ontzat eman ditu lau puntuok.
Ostegunean, beste bilera bat egingo da aurrekordioa sinatzeko.
Hauek dira onartutako alderdiak:
- – 1.000 eurotara iristen ez diren kategoriak ekiparatzea.
- – 2021ean, 2018ko soldata taulekiko %4ko igoera.
- – Eta kontsolidagarriak ez diren bi paga, bata hitzarmena argitaratzean ordaintzekoa eta bestea apirilean. Bata,%2koa 2018ko taulekiko eta bestea %1ekoa 2018ko taulekiko.