2025-03-18
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Apirilak 28: "Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala"

Apirilak 28: “Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala”

Langile klasearen osasuna okerrera egiten ari da. Ezin dugu zalantzan jarri lan munduak bizi duen prekarizazio prozesuak modu ezkorrean eragiten duela gure osasunean. Gaur apirilak 28, Lan Osasun eta Lan Segurtasunaren Nazioarteko eguna, salaketa eta mobilizaziorako eguna izango da, eta aurten ere kalean izango gara "Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala" lemapean.

Lan harremanen desegiteari, gure osasunaren kontrako eraso den, mutuen lege berria gehitu behar diogu. Honek botere gehiago dakar mutuentzat, baita zentralizazioa eta osasun publikoaren pribatizazioa ere. Testuingu honetan, g

Apirilaren 24ean, Gasteizen giza katea egin genuen Plaza berritik Mutualia arte.

Eta gaur, Apirilaren 28:

Bilbon manifestazioa burutuko dugu Mutualiatik (Henao 26) Confebasken egoitzara
Donostian 12etan, Andia kalean Eusko Jaurlaritzan elkarretaratzea egingo dugu.
Iruñean, 12etan elkarretaratzea egingo dugu Gizarte Segurantzaren aurrean(Conde Olivetto kalean)

LABen lana ez da apirilaren 28an amaitzen. Hain zuzen ere, lege honen ondorioak gainditzea gure ekintza sindikaleko ardatz nagusi izango da. Enpresetan kanpaina bat martxan jarriko dugu denontzako izango den kalitatezko osasun sistema publiko baten defentsan. Horretarako: enpresei kontingentzi arrunten kontrola mutuekin ez kontratatzeko eskatuko diegu, baita kontingentzia profesionalak gizarte segurantzarekin kontratatzeko ere asistentzia sanitarioa Osasunbidea edo Osakidetzaren bidez egin dadin. Honela gizarte segurantzako kotizazioen parte bat osasun zerbitzu publikoetara joango da eta diru horrek balio izan behar du geroz eta osasun sistema publiko sendoagoa izan dezagun.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi langile hil dira aurten luma garabiak erabiltzen ari zirela

S.F.P. 62 urteko langilea hil da gaur goizean, eraikuntza lanetan ari zela, Arratzun, Bizkaian. Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones, SL enpresako langilea, luma garabi batekin baserri batetako teilatura materiala igotzen ari zela, goi tentsioko kable batera gerturatu da eta deskarga bat jaso du.

Mahai Orokorreko sindikatuok greba deitu dugu apirilaren 9rako Nafarroako Administrazio osoan

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok prentsaurrekoa eman dugu Mahai Orokorrean langile publikoen lan-baldintzen benetako negoziazioa eskatzeko, foro horrek baitu langileen zilegitasuna eta babesa.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.