2025-03-24
HomeEkintza PolitikoaAmnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera

Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera


Ostiralean euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde Bilbon deitua dagoen manifestazioan parte hartuko du sindikatuak, Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusia buru duen ordezkaritza batekin. 

Euskal Herriak espainiar zein frantziar Estatuekin irekia duen gatazka politikoa gainditzeko bidean lehentasunezko afera da hau, auzia ahalik eta lasterren konpontzea alegia, preso, errefuxiatu eta deportatuek herrira, lantokietara, familiara, azken batean, etxera itzuli behar dute.

Giza eskubideen ikuspegitik eta gatazkaren konponbideari begira, dispertsioarekin amaitu eta euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen dugu. Etxean nahi ditugu, aske nahi ditugu, eta horren alde lanean jarraituko dugu, lantokietan zein kalean, euskal preso politikoak etxera ekartzeko.

Bere kideei manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi die LABek, eta preso eta iheslarien eskubideen aldeko borroka, lantokietan ere indartzera.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrera eraman du Enplegu Zentro Berezietako EAEko lehen lan hitzarmenaren beharra

LABeko Enplegu Zentro Berezietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, abenduaren 3an Enplegu Zentro Berezietako lehen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deitu zuen LABek. Mahai horretarako bi deialdi egin ostean, ordea, patronalak bere ardura hartu gabe jarraitzen du, eta ez da lortu mahaia eratzea.

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.