2024-12-22
HomeAmiantoaMobilizazioakAmiantoaren egia ezkutzen dutela salatu du LABek

Amiantoaren egia ezkutzen dutela salatu du LABek

Gaur, ekainak 18, LAB sindikatuak deituta Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea egin da sindikatuko afiliatua izan zen Begoña Garcia Eguiluzen heriotzaren inguruan izan den epaiketaren harira. Amiantoak eragindako pleurako mesotelioma batengatik hil zen Garcia Eguiluzi 2010eko uztailean.

Amiantoaren eraginpean lan egin izanak eragin zion gaixotasuna, eta aitorpen hori aldarrikatuz izan da LAB epaitegi aurrean. Epaiketa hau 2012ko azaroaren 13an egitekoa zen, baina "forma defektu" batengatik, zazpi hilabete luzez atzeratua izan zen.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...