2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaAmarako greba batzordearen aurkako zigor txostena artxibatu du EuskoTrenek

Amarako greba batzordearen aurkako zigor txostena artxibatu du EuskoTrenek

EuskoTreneko batzorde iraunkorrak bertan behera utzi du azaroaren 9rako deitutako elkarretaratzea. Hain zuzen ere, enpresak Amarako greba batzordeko kideei zabaldutako zigor txostenak artxibatu ditu, eta, horrenbestez, biharko, 10:30etik 11:30era, Easo plazan aurreikusitako bilkura ez egitea erabaki dute langileek.

EuskoTreneko batzorde iraunkorrak behin eta berriro salatu du grebara deitzeko topatu dituen trabak. Lan uzteak bertan behera utzi behar izan ditu enpresaren mehatxuek sortutako ziurgabetasunagatik. Hain justu, enpresak zigor txostenak irekitzea erabaki zuen, grebak legez baldintzak betetzen ez zituelakoan. Biharko elkarretaratzea erabaki hori salatzeko zegoen deituta.

EuskoTreneko langileak borrokan daude hainbat arrazoiengatik; besteak beste, zuzendaritzak proposatutako lan taldearen handitzea nabarmen eskasa delako, irailaren 12a aurreko lan baldintzak zein asteburuetako libratze kopuruari eusteari dagokienez.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...