2024-12-22
HomeEkintza SindikalaAlternatibaz lepo Bilboko kaleak

Alternatibaz lepo Bilboko kaleak

Milaka euskal herritar batu gara gaur Bilbon, botere ekonomikoaren erdigunean, inposatu diguten prekarietatea salatu eta alternatibak aldarrikatzeko. Enplegatu ala langabe, ikasle, pentsiodun, emakume, migrante, etxeko langile, lanpostuen defentsan borrokan garen lagileak, kontratu partzialak ditugunak, behin behineko kontratudunak ala kontratu gabekoak, zaintza lanetan dihardugunak… denak elkarturik erakutsi dugu Euskal Herrian badugula nahiko indar emergentzia sozialari aurre egin eta eredu sozioekonomiko berri bat eraikitzeko.


langileek Euskal Herriko txoko guztietatik ekarritako salaketak entzun dira Bilboko kaleetan, baina alternatibak aldarrikatzeko tartea ere izan da. Borondaterik badago aldaketa ekonomiko eta soziala lor liteke. Aberastasuna eta lana banatzeko 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanaste aplikatuz, lan osasunerako eta euskaraz lan egiteko eskubidea aitortuz, eta neurri guzti hauek emakumeengana iristeko erabakiak hartuz lan mundua goitik behera aldatuko da.

Gaurkoan urrats handi bat eman dugu. Posible da prekarietatea borrokatu eta garaitzea eta horren bila goaz. Zentzu honetan, LABek helburuak argi ditu. Konfrontazio fase berri bat zabalduko dugu lan munduan gatazkak piztuz eta lantokietatik at indarrak batuz prekarietatearen aurkako borroka ardatz harturik. Interpelazio instituzionala ere indartuko dugu, prekarietatera kondenatzen gaituen eredua aldatzea gure borroka nagusia izango da. Ibilbide luzea dugu aurrean, hori ukaezina da, baina Herri honek behar duen aldaketa eragiteko nahiko a indar dugula ere argi utzi dugu.


Ainhoa Etxaideren interbentzioa

Prekarietatea zabaltzea ez da bidezkoa, ez da beharrezkoa eta ez da zilegia. Inork ez du eskubiderik pobrezia zabaltzeko, hemen aberastasun nahikoa dagoenean guztiok ongi bizitzeko, guztiok merezi dugun bizimodua ziurtatzeko.

Prekarietatean oinarritzen den eredu soziala inposatzea hautu politiko bat da; aukera bat. Badaude alternatibak, hemen bertan, Bilbon plazaratu genituen ugari urriaren 24an Karta Sozialak antolatutako Alternatiben Herrian.

Badago alternatiba eta badago ere eredu bidegabe eta jasanezin honi buelta emateko modua: mobilizazioa!

LABen ziur gaude jende gehien-gehiena prekarietatearen kontra proposatzen ditugun neurrien alde dagoela, eta hor dago bidea. Gehiengo hori batzea, aktibatzea eta mobilizatzea. Gehiengo hori ERABAKIGARRI egitea, Herriak erabaki ditzan egin beharreko politikak. Hor dago bidea, gaur zuei guztiei esker indartu duguna. Aupa zuek!

Prekarietateak hamaika aurpegi ditu: gehiago kolpatzen gaitu emakumeok gizonak baino, bereziki zigortzen ditu gazteak eta pentsionistak, neurririk gabe jipoitzen ditu migranteak.

Eta gure bizitza izorratzeko hamaika ondorio dakartza ere: Oinarrizko zerbitzuetara iristeko arazoak, aisialdirako eskubidea ukatzea, negozio huts bihurtu dutelako, kulturaz gozatzeko eskubidea lapurtzea, kontsumoan oinarritzen den mundu honetan bizitza publikoatik bazter geratzea.

Beldurra, etsipena, lotsa eta gaixotasunak. Ez da arazo laboral bat, arazo politikoa da eta guztioi eragiten digu.

Hace unos meses la patronal vasca nos convocó a una reunión para hablar de la situación laboral. En LAB decidimos ceder nuestras sillas a dos personas que sufren la precariedad en primera persona. Quién mejor que ellos para hablar de cómo está la cosa. Pero la patronal no les quiso reconocer y suspendió la reunión.

No fue un acto simbólico, queremos que los protagonistas de esta nueva fase de confrontación sean los y las propias precarias, que sean las mujeres que trabajan en precario y no las siglas. Ese día eran dos, hoy son cuatro quienes van a poner voz a la denuncia.

Hablando de conflictividad. El miércoles salió Urkullu para reivindicar que la economía vasca crece a buen ritmo. El mismo día Cáritas volvió a constatar que la pobreza no solo crece, sino que se está acentuando y cronificando. El problema: la precariedad. Mientras unos exigen que las herencias no paguen impuestos, otros heredan pobreza. Ni una sola palabra de Urkullu sobre eso. Es la diferencia entra hacer país o hacer economía.

Construir pueblo o construir obras faraónicas para que los suyos hagan negocio. Obras como esta torre para dejar bien claro quién manda. El presidente de Iberdrola ganó en 2015 44.000 euros al día. ¿De verdad nos quieren hacer creer que es inviable económicamente garantizar unas pensiones mínimas de poco más de 1.000 euros y un salario mínimo de 1.200?

Inviable es hacer un TAV que ni necesitamos ni queremos, abrir mega centros comerciales para luego imponer la apertura en domingos. Hacer una incineradora en Gipuzkoa mientras se pone en cuestión la Ayuda de Emergencia Social. ¡Y todo en nombre de un empleo que ni siquiera te permite salir del riesgo de pobreza! ¡Vosotros sí que sois inviables! Nosotras seremos pobres, pero eso tiene alternativa. ¡Vosotros sois unos miserables y eso sí que no tiene solución!

Nire azken aurreko hitzak patronalarentzat: lan erreformarekin jokoz kanpo nahi gintuzuen, eta hemen gaituzue, joko zelai berriak irekitzen gure borrokak emankorrak egiteko. Legez kanpo nahi gintuzuen, jokaldia zapuztu genizuen eta hemen gaituzue: Nafarroan bukatu da CCOO eta UGTren hegemonia, EAEn LAB bigarren sindikatua.

Burumakur nahi gintuzuen, etsipenean itotzea gure borroken gainetik pasatzeko boterea eman dizuetelako. Benetan pozik eta harro esan nahi dizuegu: porrot egin duzue! Ez gaude etsituak, ez gaituzue ez zuekin batera mahai antzuetan denbora eta borroka galtzen.
Krisiari erantzun genion. Eta hau da gure erantzuna inposatu diguzuen eredu prekarioaren aurrean: Konfrontazio garai berria irekitzera goaz egoerari buelta emateko eta lortuko dugu, BADITUGULAKO ALTERNATIBAK lan mundua aldatuz egoera ekonomiko eta soziala aldatzeko:

– 1.200 euroko soldata eta 35 orduko lanastea
– Euskara eta lan osasuna langile guztien eskubideak Euskal Herrian.
– Benetako aldaketa: neurri hauek emakume guztiengana iritsi daitezela! Hor dago benetako iraultza!

Prekarietateak dituen aurpegi guztiak erakutsi eta aurpegia eman prekarietatearen aurrean. Hor dago bidea! Mila esker LABen mobilizaziora batu zaretenei. Zorionak mobilizazio hau posible egin duzuen LABeko guztiei.

Eta nire azken hitzak, utziko didazue aukeraz baliatzea, gose greban dauden euskal presoentzat. Horiek bai langile finak! Eutsi gogor!

Gora munduko langileria! GORA LAB!

Maribel – Sektore feminizatuko langilea:

Kaixo, Maribel naiz, jantokietako langilea.

Euskal Herriko milaka emakume moduan, nire lan baldintzak prekarioak dira. Prekarioak, lanaldi partzialean lan egiten dudalako, miseriako soldata batekin.

Herri honetako emakumeei horrelako lanak baino ez zaizkigu eskaintzen. Jantokietan, garbiketan, merkataritzan, telemarketinean, etxez etxeko lanetan, zahar egoitzetan…, Prekarietatea baino ez dago emakumeontzat.

Eta ez da koinzidentzia bat, ondo pentsatutako plan bat baizik. Kapitalismoan eta patriarkatuan oinarritutako plana, emakumeok bigarren mailako langileak izateko.

Lan prekarioak bizitza prekarioa dakar. Bizitza autonomoa izatea ukatzen digu. Gainera, emakume izanagatik etxeko lanak eta zaintza lanak ere guregain erortzen dira, gure lanaldiak bikoiztuz eta hirukoiztuz.

Prekarietate egoeratik irtetzeko neurriak behar ditugu:

– Lanean gizonezkoen aukera berdinak eta lan baldintza duinak aldarrikatzen ditugu.
– Lanaldi partzial inposatuei aurre egiteko, 35 orduko lanaldia bermatuko duen enplegu duina.
– 1.200 euroko gutxieneko soldata.

Patronal eta gobernuei dagokie neurri hauek emakumeongan heltzeko politikak sustatzea. Diskurtsoetatik ekintzetara pasatzeko garaia dute.
Emakumeok prekarietatetik askatu nahi dugu, lanpostu duinak nahi ditugu, lan baldintza duinak nahi ditugu, bizitza duina nahi dugu. Gure eskubidea da!

Patricia – Pentsioduna

Se cumplen 10 años del inicio de una crisis provocada, entre otras cosas, para generar las reformas que han precarizado aun más las condiciones de vida de las personas pensionistas. El llamado “estado de bienestar” ha saltado por los aires, se están privatizando los servicios públicos esenciales, se ha dificultado el acceso a las pensiones, el IPC ya no es referencia para revisión anual de las pensiones, 250,000 pensionistas de Hego Euskal Herria tienen ingresos inferiores a 700 €, las pensiones de Viudedad y Orfandad están amenazadas de desaparecer.

Seguimos estando en el punto de mira de la precariedad, y no estamos en disposición de asumir la precariedad como un estado de normalidad, por lo que estamos planteando con nuestras movilizaciones la necesidad de dotarnos en Euskal Herria, de un Sistema Público Propio de Protección y Seguridad Social, con capacidad legislativa para decidir sobre los ingresos y gastos de las pensiones, sobre la atención especializada para las personas dependientes, con garantías de calidad y continuidad.

De forma transitoria, hasta que esta situación se logre, reclamamos la complementarización de nuestras pensiones hasta 1080 €, para garantizar una vida digna.

Lur – Gaztea:

Gazte izate hutsagatik, sistema kapitalista heteropatriarkalak prekarietatera kondenatzen gaitu. Egungo hezkuntza sistemak betiereko lehiakortasunera garamatza, praktika prekario eta doakoak egitera, unibertsitatean esplotatuak izatera. Hori gutxi balitz, milaka dira beste alternatibarik aurkitu ez eta Euskal Herritik kanporatuak izan diren gazteak.

Baina guk gure hautua egina dugu: ez gara sistemaren beste pieza bat izateko jaio, ez dugu Euskal Herritik alde eginen, borrokan jarraituko dugu, hemen eta orain. Ez garelako etorkizuna, gazteok oraina gara eta oraina iraultzeko lanean ari gara. Bagoaz emantzipazio eta burujabetzarako tresnak sortzera, egun seinalatuaren zain egon gabe. Iraultza gaur, hemen eta orain egitera goaz. Bagoaz autogestioaren eta antolakuntzaren bidez sistema irauli eta gure proiektu politikoa gaurdanik eraikitzera.

Badakigu etsaiak ez digula ezer oparituko, eta eraldaketa guztiak borrokaren eta konfrontazioaren bidetik etorriko direla, eta horiek eramanen gaituztela independentziara. Ozen entzun dezatela ez garela haien esklabo izanen, otzan eta sumiso nahi gaituztenen aurrean tinko jarraituko dugula borrokan! Gora euskal gazteria! Gora Euskal Herria feminista eta sozialista!

Ramón – Borrokan den langilea:

La precariedad laboral se ha instalado en todo el mundo laboral: pequeñas empresas, medianas, grandes empresas, multinacionales, y afecta a todos los sectores productivos.
En las grandes empresas como Mercedes la capacidad para precarizar al máximo las condiciones de trabajo y explotar a las y los trabajadores, es enorme: subcontratación, eventualidad, flexibilidad sin límites, aumento de los ritmos de trabajo, con la merma de nuestra salud,… La precariedad tiene mil caras y todas y cada una de ellas tenemos que combatirlas para cambiar el mundo laboral.

Es hora de activarnos, todos los trabajadores y trabajadoras, tanto veteranas como nuevas incorporaciones, de las empresas matrices y de las subcontratas. Si la negociación colectiva, como en nuestro caso, está bloqueada, nosotros y nosotras vamos a proponer dar pasos adelante, para que la plantilla sea protagonista y participe en todas las dinámicas. Desde el convencimiento y la cohesión será posible darle la vuelta a esta situación.

En la lucha contra la precariedad es hora de abrir una nueva fase, es hora de fortalecer nuestras luchas. Y para eso necesitamos organizarnos, necesitamos un sindicalismo combativo, un sindicalismo de confrontación. Estamos orgullosos y orgullosas de nuestra lucha y de pertenecer a la clase trabajadora.

Aquí y ahora, en la Euskal Herria de 2016, es posible: vamos a derrotar a la precariedad!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...