2024-12-23
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaAlfuseko langileek kaleratutako lankideen berronartzea eta benetako negoziazioa exijitu dute PRECO aurrean

Alfuseko langileek kaleratutako lankideen berronartzea eta benetako negoziazioa exijitu dute PRECO aurrean

FCC-Alfuseko langileek kontzentrazioa burutu dute gaur PRECO aurrean. Bertan, oporren inguruan enpresak langileei egindako jakinarazpenari buruz LABek aurkeztutako gatazka kolektiboaren bitartekaritza burutzen ari zen.

Guzti hau langileek 192. greba eguna betetzen dutenean gertatzen da, beraz irailaren 2ko data duen komunikazio hau langileen batasuna hautsi eta mugagabeko greba desaktibatzen saiatzeko ahalegin bezala soilik uler daiteke, iraila zehazten duelako opor-egun moduan, greba etenez. LAB eta ELA sindikatuentzat greba eskubidearen urraketa garbia da hori eta horregatik aurkeztu dute aipatu salaketa.

Pasa den uztailetik, FCC-Alfuseko zuendaritzak aurkeztutako EEEari buruzko Bilboko epaitegiaren epaia jakinarazi zenetik, enpresak ez du langileekin negoziatzeko eta urtebete baino gehiagoz luzatzen den gatazkari irtenbidea aurkitzeko inolako borondaterik erakutsi. Aipatu epaiak enpresa-batzordeak (LAB eta ELA) aurkeztutako argudioak balioztatzera zetorren. Kaleratzeak justifikatuko lituzketen arrazoi ekonomikoak ukatzen zituen epaiak eta 16 kaleratzetik 12 bidegabeak zirela adierazten zuen.

Hau horrela izan arren, eta langileek etengabe eskatu arren baliozko solaskidetza enpresaren lan- eta ekonomia-egoerari bere osotasunean aurre egiteko negoziazio prozesua abiatzeko, enpresak jarrera itxi eta inposatzaileari eusten dio.

Hori dela-eta, langileek gaur berriro helarazi diete enpresaren ordezkariei akordio batera heltzeko prestasuna, gatazkari irtenbidea emateko bide bakar bezala. Irtenbide hau kaleratutako langileen berronartzetik, aurrejubilazioen plan bat adostea eta aurrekoa berriztatuko lukeen hitzarmen kolektibo baten sinadura izango litzateke. 2011ko abenduaren 31an amaitu zen aurreko hitzarmenaren indarraldia.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...