2025-04-05
HomeEkintza SindikalaAlexis eta David libre dira, herritarren borrokari esker

Alexis eta David libre dira, herritarren borrokari esker


David Gonzalez eta Alexis Rodriguezen aurkako epaiketaren epaiaren berri izan dugu. Enpresariak eta fiskalak eskatzen zituzten zigorretatik urrun, epaileak 90€ ordaintzera kondenatu ditu. Epaiketa honen harira egindako mobilizazio eta borrokari esker, bi langile hauek ez dira kartzelara joango. Hala ere, TMAko langile ohiek eta LAB sindikatuak salatu nahi dugu “absoluzioa izan behar lukeena, kondena barregarri” bihurtu dela.

TMAren itxieraren inguruko gatazkarekin lotuta dago epai hau. Enpleguaren defentsan eta beraien soldatak jasotzeko egindako greba eta borrokaldiaren ondoren, enpresariak hainbat langileren kontrako salaketak jarri zituen. Hala, enpresariak bi langile ohirentzat, Alexis Rodriguez eta David Gonzalezentzat, 5 urte eta 6 hileko kartzela zigorra eta 69.000 euroko kalte-ordaina eskatu du, eta fiskalak 2 urte eta 3 hileko kartzela bakoitzarentzat.

Langileen mobilizazio eta borrokaren emaitzak hor daude, epaileak zigor arina jarri die bi langileei. Hala ere, irakurketa gazi-gozoa egin beharrean gaude. Bistan da poztekoa dela David Gonzalez eta Alexis Rodriguez kartzelara ez joatea, baina argi utzi nahi dugu epai honen atzean ekintza sindikala zigortzeko borondatea dagoela. LABen iritziz, mugak jarri nahi izan dizkiote langile borrokari. Bere momentuan bi langile hauen absoluzioa eskatu genuen eta gaur ere uste dugu epaiak horixe islatu behar zuela.

Hau da TMAko langile ohien oharra:

Azaroaren 29an Alexis Rodríguez eta David Gonzálezen kontrako epaiketa burutu zuten, duela 3 urte beraien lanpostuen defentsan eta soldaten alde Etxebarriako Talleres Mecánicos Arakistaingo (TMA) langileek egin zuten dinamikagatik. Enpresariak 5 urte eta 6 hileko kartzela Bigorra eta 69.000€ eskatzen zien langileeim eta fiskalak 2 urte eta hiru hileko kartzela.

Epaileak 90€ ordaintzera kondenatu ditu. Absoluzioa izan behar lukeena, kondena irigarria bihurtu da. Zergatik? Epaileak langileon borroka zigortu nahi izan du. Mugak jarri nahi izan dizkio ekintza sindikalari. Kasua juridikoki non eutsi ez dutenez, eta delitua dagoenik ezin frogatuta, falta baten aitzakipean, kondena barregarri bat ezarri diete langileei.

Ekintza sindikala langileok dugun tresna garrantzitsuena da eskubideen defentsan, eta hori da, hain zuzen ere, zigortu nahi izan dutena.

Borroka delako bide bakarra: Gora langileon borroka!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.