2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaAldundiaren erabakiek langileon eskubideen murrizketak iragartzen dituzte

Aldundiaren erabakiek langileon eskubideen murrizketak iragartzen dituzte

Bizkaiko Foru Aldundiko LABek Aldundia hartzen ari den eta aurrekontuen egitasmoan jasotzen diren erabakiak lansarien eta enpleguaren kontra doazela eta zerbitzu publikoen kalitatea kaltetzen duela salatu du. Datorren abenduaren 18an mobilizazio berriak iragarri dituzte Birjinetxen.

Bizkaiko Foru Aldundiko LABen irakurketa
Irailean zerumugan hodei beltzak sumatzen genituela iragarri genuen. Orain, Aldundia hartzen ari den eta aurrekontuen egitasmoan jasotzen diren erabakiak ikusita, ekaitza badatorrela argi dago, erabakiok gure lansarien eta enpleguaren kontra doazelako eta zerbitzu publikoen kalitatea kaltetzen dutelako. Ikusten dezagun, bada, zertaz ari garen:

Erosteko ahalmenaren berreskurapena
– Aldundiak 2014ko Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuan foru sektore publikoko langileon lan-sariak izoztuta egongo direla ezarri du, nahiz eta aurrekontua %4,6 igoko den. Dagoeneko lau urte igoerarik gabe!!

– Beraz, 2010etik galdutako erosteko ahalmena (2010eko jaitsiera eta KPIren igoera lan-sariak izoztuta egon diren bitartean) ez da 2014an berreskuratuko. Are larriagoa, galera hori handiagotuko da.

– 2012ko abenduko aparteko pagaren ordainketa agindu zuen arren, Aldundiak bere hitza jan du, beste tokietan posiblea dela erakutsi den arren, adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundian. Hemen, oraindik itxaroten ari gara!

Enplegua eta zerbitzuen kalitatea
– 2014an plaza berririk ez dute deituko ez ezta GUFEn egiteke dagoen EPEa (behin-behinekotasuna % 33koa da GUFEn). Gainera, plantilla gehiago murriztuko dute, Aldundian 14 plaza amortizatuko baitituzte.

– Gero eta ordezkapen gutxiago egingo dira, nahiz eta aurrekontu orokorra igo den. GUFEn, 2009tik, ordezkapenetarako diru-kopurua 4.164.682 eurotan jaitsi da. Adibide gisa, 2012an 37.995 egun gutxiago ordezkatu ziren. Horiek guztiak kontuan hartuta, urte horretan lanaldi osoko 167 lanpostu izango lirateke. Aldundian, bere aldetik, 2013. urtean ordezkapenetarako diru-kopurua % 21,42 jaitsi zen eta 2014an ez da igoko.

– Aldundiaren Mugikortasun Plana norabide berdinean doa: langileen berrantolaketa eta, ondorioz, enpleguaren galera eta ordezkapenen murrizketa nabarmena.

– Pribatizazioak lehenesten dira. Diru-atal hau jasotzen duen kapitulua 299,57 milioira arte igo da (pertsonaleko kapitulua, guztira, 188 milioi dira!!)

LAB sindikatuak Aldundiaren aldebakarreko erabaki hauek irmoki gaitzesten ditu eta, gainera, akordio eta hitzarmenaren negoziazioa –urtarrilean hasiko dena, Aldundiak aginduta– baldintzatzen dute modu negatiboan.

Aldundiari norabidea alda dezala exijitu behar diogu, berandu izan baino lehenago.. Horregatik, LABek honako elkarretaratze hauek egingo ditu:

– Ogasunean: abenduaren 11n , goizeko 12:00etan
– Birjinetxen: abenduaren 18an, goizeko 11:00etan

• Lan-sarien murrizketa gehiagorik EZ!
• Enplegua EZ suntsitu!

  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...