2024-12-19
HomeEkintza SindikalaHauteskunde SindikalakAldaketa sozialerako tresna izateko borondatea azaldu du LABek Iruñean

Aldaketa sozialerako tresna izateko borondatea azaldu du LABek Iruñean

LAB sindikatuak Nafarraoko ordezkarien batzarra egin zuen atzo hauteskunde sindikalen garai trinkoaren balorazioa egin eta hurrengo hilabeteetarako erronkak zehazteko. Une hauetan LAB bere gailur historikoan dago ordezkaritza sindikalari dagokionez, UGT-CCOO blokeak 1997tik izandako emaitza kaxkarrenak dituen bitartean: biak batera, ez dira emandako bozken erdira ere iristen.


Ahotsa.info

Nafarroako LABeko bozeramaile Igor Arroyok balorazio baikorra egin zuen 2014an lortutako emaitzei dagokionez. LAB ordezkari kopuruan gora egiten duen sindikatu bakarra da, eta portzentaietan gehien hazi dena. Areago, urtarrilaren 31ko behin behineko emaitzek LABen gailur historikoa gainditu dute berriro ere: %13,98. Igor Arroyok Industriako emaitzak nabarmendu ditu, Patronalaren aldetik UGT eta CCOOen laguntzarekin eraso itzelak pairatu baditu ere LAB hazi delako, baita sektore soziokomunitarioan eta udal administrazioan lortutakoak ere (azken honetan, %20 gainditu du). Beste muturrean, UGT eta CCOOen gainbehera nabaria da: 2010ean biak batera ordezkaritzaren %55,95 zuten bitartean, 2014an %52,34 dute, "putxerazo, entxufismo eta patronalaren bestelako laguntzak izan arren". Areago eta gehiago, emandako bozken portzentaiari dagokionez, UGT eta CCOO %50etik jaitsi dira, "iruzurren bidez elikatutako UGT eta CCOOen gehiengo sindikala" ezerezean geratu delarik. LABen iritziz, datu hauek argi adierazten dute nafar langileek aldaketa sozialaren alde eta bide horretan gehien inplikatzen ari den sindikatuaren alde egiten ari direla. "Gure helburua hazten jarraitzea da eta, batez ere, aldaketarako tresna eraginkorra izatea, bai lantokietan baita kalean ere".

Lantokietan, honako gaiak bilduko dituen programa sindikal baten aldeko lan iraunkorra egin nahi du LABek: lanaldiaren murrizketa, soldaten igoera, aukera berdintasuna sarbidean eta enpleguan, lan errefomaren aurrean blindajea. Mutuen lege berriaren aurrean, LABek lan kontingentziak nahiz arruntak Gizarte Segurantzarekin kontratatzea proposatzen du, lan osasuna Osasunbideatik kudeatu dadin. Maila sozialean, Igor Arroyok aldaketa sozialaren alde mobilizatzen jarraitzearen beharra nabarmendu du: "ez dugu hauteskundeetan zer gertatzen den itxaron behar, aldaketa soziala posible izango da herri sektoreek horren aldeko lana egiten duten neurrian". Zentzu honetan, LABek lantokiz lantoki lan egingo du martxoaren 14rako aurreikusitako "aldaketa sozialaren aldeko ortzadarra" arrakastatsua izan dadin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.