2024-12-27
HomeMaiatzaren Lehena 2017Aldaketa sozialerako burujabetza osoa aldarrikartu dugu Iruñean #Maiatzak1 #euskalEstatua

Aldaketa sozialerako burujabetza osoa aldarrikartu dugu Iruñean #Maiatzak1 #euskalEstatua

Estatu propio bat eraiki behar da langileriaren lan eta bizitza baldintzak hobetzeko, Madrilera lotuak egoteak ekonomiko zein sozialki kaltetzen baitgaitu. Azken hamarkadetan Madriletik inposatu zainzkigun erabakiek argi erakutsi dute faltsuki izendatutako Nafar autogobernuak gabezia asko dituela. Murrizketen, prekarietateren eta inposaketen fasea gainditu beharra dago. Ireki dezagun aldaketa sozialaren garaia, ireki dezagun langileon garaia.

2017ko Maiatzaren Lehena
Iruñea: Igor Arroyoren hitz hartzea

"Gaur, maiatzaren lehena, Bilbo, Baiona eta Iruñean bildu gara LABeko kideok, gure herriko hiru lurraldetan prozesu eratzaile bana martxan jar dadin aldarrikatzeko.

Aldarrikapen sindikala baino, politikoa dela dirudi, baina ez da hala. Bitxia da: burujabetza aldarrikatzen dugunean, hori aldarrikapen politikoa dela esaten digute maiz. Eta aldiz, 1080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko herri ekimen legegile bat egiten dugunean, Nafarroan horretarako eskumenik ez dagoela erantzuten digute.

Orduan, galdetzen dugu guk, zergatik eman beharko genuke ontzat pentsio duin bat bermatzen ez duen autogobernuarekin?

Gure ustez, burujabetzaren aldekoa, borroka sindikala ere bada. Eta ez soilik Euskal Herrian. Munduan ere, Kapitalaren diktadura trasnazionalaren aurrean, herrien burujabetza defendatzea ezinbestekoa da.

Eta horretaz ari dira, gaurkoan ere, beste plaza batzuetan. Esaterako, La Habanako Iraultzaren plazan. Kubako Herriak beti argi izan baitu herri burujabetza defendatzea ezinbestekoa dela eredu justuago bat eraikitzeko.

—————————-

El Primero de Mayo es un día para reivindicar el valor de la lucha sindical. Una lucha sindical que ha sido y es motor de la Historia.

Cuando escuchéis que el sindicalismo no sirve, recordad que en los inicios del Capitalismo, en Europa, muchos niños y niñas de 8, 9, 10 años debían trabajar en condiciones de explotación, como sucede hoy en otros continentes. Recordad que se trabajaba 10 y 12 horas diarias 6 días a la semana, que no existía baja por enfermedad ni jubilación.

Los avances sociales y laborales han sido consecuencia en gran medida de la organización sindical. En un día como hoy es bueno recuperar nuestra memoria, la memoria histórica de la clase trabajadora.

Y en ese sentido queremos recordar hoy aquellos días que, hace cien años, estremecieron al mundo. Hoy recordamos, en Euskal Herria y en otros tantos lugares del mundo, la Revolución rusa de 1917.

Y lo hacemos sin caer en una épica excesiva, alejados de cualquier nostalgia estéril. Iruñea no es Petrogrado y 2017 no es 1917.

Pero existe un hilo que une los episodios de lucha en diferentes épocas y lugares, desde la Comuna de Paris de 1871, la Revolución bolchevique del 17, la lucha contra el Fascismo del 36, la Revolución cubana del 59, el despertar vasco de los 60 o las luchas feministas y ecosocialistas del siglo XX y del presente.

Existe un hilo conductor, que es el anhelo por la emancipación humana, la aspiración de una sociedad donde ningún ser humano sea explotado por otro, donde todo hombre y mujer disponga de una vida que merezca la pena ser vivida.

Por eso hoy, recordamos la Revolución de Octubre como parte de la Historia de la clase trabajadora. Una Historia jalonada de avances y también de retrocesos. De éxitos y de fracasos. De errores y de aciertos.

—————————-

Edozein iraultzailek bere buruari egin behar dion galdera honako hau da: zein da, hemen eta orain, jendarte aske eta bidezko baten alde egin dezakegun ekarpena?

Asko dago egiteko. Munduari erreparatzea besterik ez dago. Kapitalismoak amildegira darama gure Mundua. Natur baliabideak agortzen ari da eta bizitzaren jasangarritasuna kolokan jartzen. Gerra eta harpilaketa inperialistak hedatuz doaz. Errefuxiatuen kontrako jazarpena etengabea da. Eta Faxismoa esnatzen ari da berriro ere.

Sozialismoaren aldeko borroka indartzeko unea da. Balore feminista eta ekosozialistetan oinarritutako eredu berriaren alde aritzeko unea da. Nork bere herrian; eta herritik herrira, Elkartasun Internazionalista.

Euskal Herrian eredu berri bat eraikitzea da, gure ustez, mundu berri bat eraikitzeko egin dezakegun ekarpen onena. Eta Euskal Herrian, Nafarroan, jendarte berri bat eraikitzeko, aldaketa sozial eta politikorako prozesua martxan jarri beharra dago.

—————————-

Han pasado casi dos años desde que se produjo el cambio institucional en Navarra. Se ha avanzado en la democratización de la vida política, social y cultural. Sin embargo, el cambio no se nota demasiado todavía en las condiciones de vida y de trabajo de la población.

Para que el cambio institucional de paso al cambio social es necesario abordar dos obstáculos estructurales. El primero está aquí mismo, en Pamplona, en la calle Doctor Huarte. Me refiero a la patronal, esa patronal que ha amasado fortunas mientras los trabajadores y trabajadoras embobinaban hilos del mortífero amianto en sus casas.

Para avanzar en el cambio social hay que confrontar con los intereses de la Patronal. Y pensamos que el Gobierno del Cambio está haciendo demasiado poco en ese sentido. Vemos a Manu Ayerdi más interesado en demostrar que es mejor gestor que UPN, que en ponen las bases para un nuevo modelo de relaciones laborales. Por ello pedimos a los cuatro partidos que lo sustentan que corrijan el rumbo del Gobierno y promuevan medidas como las cláusulas sociales en las contrataciones públicas, la 0 apertura en domingos y festivos o la sustitución de las mutuas patronales por el servicio público de salud.

Pero existe un segundo obstáculo no menos importante que no conviene olvidar: la subordinación de Navarra respecto al marco estatal. Estamos sometidos al proceso de precarización impuesto por Madrid. No podemos tomar medidas como la semana laboral de 35 horas o el salario mínimo de 1200 euros. La falta de soberanía no sólo es un problema político, también es un problema social. Por eso reivindicamos la soberanía, para poder avanzar aquí y ahora hacia un marco laboral y social más justo.

—————————

Horregatik kendu ditugu bi plaka ofizial hauek. Bata Gizarte Segurantza espainolekoa da, bestea Lan Ikuskaritza espainolekoa. Izan ere, nafarroi inork ez baitigu galdetu ea zer nolako gizarte segurantza sistema nahi dugun edo ea lan arloko eskumenak Iruñetik kudeatu nahi ditugun.

Indarrean dagoen Foru Hobekuntza herri galdeketarik gabe ezarri ziguten, duela 35 urte. Eta bada garaia etorkizunari begira nafarrok nahi dugun jendarte ereduaz eztabaidatu dezagun.

Gure aldetik ez dugu zalantzarik: estatu propio eta justoago bat eraikitzea da nafar langileontzat aukerarik onena. Badira beste aukera batzuk ere. Jar ditzala mahai gainea bakoitzak bereak. Eta Herriak erabaki dezala.

Catalunyan bezala, Euskal Herrian ere, Nafarroan ere, Herriak izan behar du hitza eta erabakia. "

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.