2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaAlarma gorria piztu da Iketz eta San Eloy enpresetan

Alarma gorria piztu da Iketz eta San Eloy enpresetan

 
Iketz (abadiño) eta San Eloy (Elorrio) enpresetan alarma gorria piztua dago. Administradore konkurtsalak likidazio prozedura martxan jarri du eta epea, ziurrenik, maiatzaren 31ean bukatuko da. Bi lantegiotan lanean ari diren 210 langileren etorkizuna zalantzan dago. Larunbat honetan, arratsaldeko 18.00etan, manifestazioa egingo da Elorrion egoera hau salatu eta interbideak exijitzeko.

Martxoaren 20n Durangaldeko enpresa ezberdinetako LABeko delegatuak Gasteizko Parlamentura joan ziren Iketz eta San Eloyko LAB eta ESK-ko delegatuekin batera. Bi enpresetako delegatuak barrura sartu ziren kanpoan kontzentrazio bat burutzen zen biztartean; izan ere, Industria Batzordea zegoen eta EHBilduk galdera egin behar zuen bi enpresen egoeraren inguruak. 9 delegatuak ondoko gela batean egon ziren, zuzenean telebista bidez, gertatzen ari zena ikusten.

EHBilduren galdera Arantza Tapia Industria Sailburuari zuzendua zegoen. Eztabaida 45 minutuz luzatu zen eta alderdi politiko guztiek parte hartu zuten, UPyD ezik. Bertan egondako delegatuen atera zuten ondorioa, PNV ezer gutxi egiteko prest dagoela da, Tapia Sailburuaren hitzen arabera. Argi esan baitzuen beraiek ez direla enpresa baten gestoreak eta zentzu horretan ez dutela ezer ere egingo. Eta, gainera, galdutzat eman dute Volkswagen inongo bitartekaritzarik egiten saiatu gabe. Beraiek, inbertitzaile bat azalduz gero bakarrik lagunduko dutela esan du Arantza Tapiak.

LABen aburuz, oso erraza da gauzak ondo doazenean laguntza ematea, baina bi enpresa honetako langileek ORAIN behar dute laguntza eta Eusko Jaurlaritza ez da ikusle soil bat; Eusko Gobernua izateaz gain, San Eloyko bazkidea da %18arekin. Elorrion 2007an 140 langabetu inguru izatetik, 400 pasara iritsi dira, eta egun San Eloyko 120 lanpostuak suntsituz gero, langabezia herrian %33 inguru igoko litzateke. Eta gogoratu behar dugu, Elorrioko alkatea Jaurlaritzako kide dela PNVren izenean. Hau da, PNVri bai herrian eta baita Gasteizko Gobernuan ere erantzukizun handia dagokio.

ELAk hedabideetara bidalitako oharraren balorazioa
Gainera, eta gaur ELAk hedabideetara bidalitako oharra irakurrita LAB eta ESK-k hainbat gauza argitu nahi ditugu. Irailetik daramagu enpresa bietan gertatzen denagatik hainbat mobilizazio antolatuz, guztiak komiteetan hitz egin dira eta ELAk ez du batean ere parte hartu. Are gehiago, mobilizaziotarako garaian ez geundela esan digute behin eta berriro, beraz, LAB eta ESK sindikatuak poztu egiten gara beraien jarrera aldaketarekin eta oso begi onez ikusten dugu beraien parte hartzea LAB eta ESK-k deitutako larunbateko manifestazioan.   

LAB SAREAN
{module[111]}


 KARTELA


[ Euskaraz]
[Gazteleraz]

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...