2024-12-23
HomeEkintza SindikalaAkordio bikaina lortu dugu Lesakako Andra Mari helduen egoitzako hitzarmena berritzeko #LortuDugu

Akordio bikaina lortu dugu Lesakako Andra Mari helduen egoitzako hitzarmena berritzeko #LortuDugu

Negoziazio luze eta zail baten ondoren, akordio bikain bat lortu dugu Lesakako Andra Mari helduen egoitzako langileentzat, hobekuntza handiak ekarriko dituen hitzarmen kolektibo berri baterako. Hobekuntza ekonomikoak zein eskubide sozialak dakartza. Hauek nabarmendu ditzakegu:

– Indarraldiko urte bakoitzerako soldata-igoerak, Nafarroako KPIari lotutako soldata-igoerak ezarriz eta, gutxienez, urte honetarako % 1eko soldata-igoera bermatuz, KPIa negatiboa izan arren, eta % 1,5eko eta % 2ko gutxieneko igoerak 2022. eta 2023. urteetarako, hurrenez hurren.

– Bajak, profesionalak zein arruntak, % 100 kobratzea.

– Antzinatasuna hobetzea.

– Kontratazio berrietarako zegoen soldata-maila bikoitza kentzea.

– Errelebo kontratua, eta langile hura ordezkatzeko lanaldi osorako eta denbora mugagaberako kontratatzeko betebeharra.

– Gaueko lanaren plusa hobetzea.

– Norberaren aukerako egun ordainduak, gehienez 4 egun 2023an.

– Medikuarenera joateko eta bigarren mailarainoko odol edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaideak zaintzeko ordaindutako lizentziak hobetzea.

– Adinekoak zaintzeko eszedentzia 2 urtetik 3ra luzatuko da.

– Kontratazio berrietarako probaldia murriztu da.

– Negoziatzen ari den Nafarroako zahar egoitzen hitzarmenean adostu daitezkeen hobekuntzak zuzenean aplikatuko direla bermatzen da, etab.

Akordioak hobekuntzak baino ez ditu jasotzen, atzerapausorik ez. Hitzarmen honek ez du inor atzean uzten, eta erakusten du, Covidak sortutako egoera gorabehera, negoziatzeko borondatea dagoenean, akordio onak lor daitezkeela. Akordioa beste urrats bat da zaintza sektoreko langileak duintzeko. Lan asko dago egiteko, baina akordio honekin gure helburutik gertuago gaude.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...