2025-01-10
HomeLAB SindikatuaGreba OrokorraAinhoa Etxaide:"CCOO eta UGTk PSOEk krisiaren aurrean hartutako bidea berritsi dute"

Ainhoa Etxaide:”CCOO eta UGTk PSOEk krisiaren aurrean hartutako bidea berritsi dute”

Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27ko greba orokorraren eta UGT eta CCOOk sinatutako akordioaren balorazioa egin du gaur Bilbon.
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia izan da bertan eta besteak beste, euskal langileriak pasaden ostegunean inposatu nahi diguten pentsio erreformari ezezkoa argi eta garbi eman ziola adierazi du.

Sindikatuentzat euskal langileriak emandako erakustaldiak urrats berriak emateko zilegitasuna, arrazoiak eta batez ere indarra jasotzeko balio izan duela esan du; hasitako bideari jarraituz "erabakitzeko eskubidea eta politiken aldatzea ezinbesteko urratsa direla" azpimarratuz.

CCOO eta UGTk espainiar gobernuarekin adostutako akordioaren harira, bi sindikatu hauek egin dutena pentsio sistemaren murrizketa babestea baino haratago doala aipatu du Etxaidek, "krisi honen baitan gobernuak hartu dituen erabakiak eta garatu dituen politikak babestu dituzte" esanez. Portaera honen arrazoia Abenduaren 10ean argitaratutako BOEan topatu dezakegula argitu du. BOEak dio CCOOk 72 milioi euro eta UGTk 80 milio euro jasoko dituztela lan ministeritzatik bakarrik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Dei egiten dugu bihar Sarek Bilbon deitu duen mobilizazioan parte hartzera

Euskal Herriak gatazkaren konponbide bidezko eta demokratikoa behar duela uste dugu LABen. Honekin lotuta, preso, iheslari eta deportatuek behingoz etxean egon behar dutela ere uste dugu, horixe baita bakerantz eta elkarbizitza bidezko eta demokratikorantz aurrera egiteko bidea.

Baskonia-Alavesek bermatu behar du bere obretan ari diren langileak lanetik etxera osasuntsu eta bizirik bueltatzea

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen, Baskonia-Alavesen dendaren aurrean, urteko lehen lan heriotza salatzeko. Urtarrilaren 7an, Baskonia-Alavesen obra batzuetan lanean ari zen I.R.T. 54 urteko langilea hil zen, lurrak mugitzeko makina batek harrapatuta. Construcciones Urrutiak azpikontratatuta, Excavaciones Mendiola enpresarentzat ari zen lanean.

2024ko azken lan heriotza salatu dugu Zornotzan

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok kontzentrazioa egin dugu Zornotzako Boroa enpresa-parkean, Forest Trafic enpresaren aurrean. Abenduaren 30ean I.P.C. 41 urteko langilea hil zen enpresan. Langilea inbentario-lanak egiten ari zen biltegian orga jasotzaile batekin, eta garraiatzen ari zen zamaren zati bat gainera erori zitzaion.