Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusia Galizan izan da CUT bertako sindikatuak gonbidaturik “Sindicalismo e Construccion Nacional” (Sindikalgintza eta Nazio Eraikuntza) hitzaldia ematen. Hitzaldian CUTeko Idazkari Nagusia den Manolo Camañok ere parte hartu du.
Galizira eginiko bidaian LAB sindikatuak bultzatzen duen “Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria (bir)pentsatzen” prozesua CUTeko delegatuei aurkezteko aprobetxatu zuen Ainhoa Etxaidek. Izan ere, orain dela urte bete hasitako eztabaida prozesuak jakinmin handia sortu du Euskal Herriatik kanpo.